Mural hau terrorismoaren gorazarre? Nik uste guztiz kontrakoa, salaketa garbia, Mikel Zabaltza akabatu zutenak bai zirela terroristak, terrorea erabili baitzuten komisaldegian torturatu eta Endarlatza ibaira bota egin zutenean. Ezta gorazarre, oroitarri baizik. Baina jakina, eraiki eta hedatu nahi duten errelatoaren arabera gaizto bakarrak ETAkoak ziren, baietz, gaizto-gaiztoak terrorea euskal gizartea euren nahietara makurtarazteko erabili zutenak. Alabaina, txapelokerren jarduna garbi-garbia izan zela sinestarazi nahia... akaso Ebrotik beheruntz, EHn ondo asko baitakigu garai haietan bizi garenok ez zela batere garbia, noizbait ere oso-oso iluna (Galindoren Intxaurrondo beti gogoan, besteak beste...). Izan era, ETAren iraupena erabat elkarlotuta dago Estatuaren indar armatuek egindako okerrekin, hankasartzeekin, bidegabekeriekin edo dena-delakoekin, hau da, euskal gizartearen gehiengo batekin izandako joera bortitzarekin, zapaltzailearekin, bestela euskal gizartearen ETArekiko onespen zuzen edo zeiharrak ez zuen hainbeste iraungo, zeren azken batean hori izan baita egiatan ETAk armak utz zitzan bultzatu duena: euskal gizartearen gehiengoa kontra izatea. PPSOEkoek ordea sinestarazi nahi diguten estatuaren indar armatuaren jardun erabakikorra izan dela ETAren kontrako, azken urteotako arrakastak hain zuzen; baina, hori ere kontuan hartzekoa izanda ere, ETAren Historia ezagun duen edonork badaki ETAk halakoak hamaika bider pairatu dituela, terrorismoa, hau da, gainerakoak garbitzea, bonbak eta jartzea, oso erraza dela tamalez. Ezin da onartu abiada edo norabide bakarreko memoria bat oso arrazoi garbi eta simple bategatik gezurra delako, eta, jakina, nolatan eraiki edo berradiskidetu gizarte bat gezurren gainean. Hortaz, zer esanik ez, mural hau terrorismoaren gorazarrea dela salatzea gezur borobila da. Ala ez al da egia txapelokerrek Zabaltza torturatu eta Endarlatza ibaira jaurti egin zutela?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario