Baietz ba, euskal literaturan emakumezko idazleen belaunaldi ugalketa nabarmendu nuen, eta nabarmentzarakoan, noski, pekatu larria egin nuen, halakoak ez baitira nabarmentzen zu matxistatzat jotzea nahi ez baldin baduzu zure asmoa oso bestelakoa izanda ere. Berdin die gaitzetsi zidatenei beste belaunaldi batzuen aldean egin nuen ala ez, batez ere hainbat idazle arren artean Arantxa Urretabizkaia ozta-ozta emakumezko bakarra zelarik, gauzok ez dira sekula aipatzen egia izan ala ez, tabu politikoki okerra da eta. Areago, okertu nintzen idazle batzuen izenekin eta, hau kasualitatea, hau, biak emakumezkoenak ziren. Leporatu zidatenek ezin dute jakin nahita egin nuen, noski ezetz, baina badaezpada hobe ontzat ematea, azken finean inporta duena ezta egiatan dakiguna pentsatu nahi duguna baizik. Oraindio okerrago, posible baldin bada ere, ez nuen Itxaro Borda idazle benetan prestu eta saiatua aipatu, ahaztu zitzaidan nik neuk izugarri estimatzen baitut; baina, zenbat euskal idazle dagoen, nolatan denak banan-banan aipatu 500 hitzeko artikulu batean; hori ere nire nirezko matxismoaren seinale, jakina. Edonola ere, zer nolako fina, xumea, eskasa, den batzuengan guztiz zilegizkoa zein premiazkoa den espiritu kritikotik ergeltasunera doan aldea.
martes, 21 de junio de 2016
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario