lunes, 6 de junio de 2016

ERANTZUNA




Hau da argitaletxeei bialtzera ausartu nintzen aurreneko eskuliburua edo. Bazen Irlandatik bueltan idatzitako disparate bat non Joyce eta Pessoaren eraginak nahasten/lardaskatzen nituen buru buztanik ez zuen istorio batean. Erantzun zidan bakarra orduan Txalapartako arduraduna zen Pernando Barrena izan zen. Haren eskutitza antologikoa omen da idazteari utzi behar dion gaztearen eredu gisa. Bost puntutan azaltzen zidan zer dela eta nire eleberria kakazahar garbi-garbia zen; arinena adibide jarriko dut:

"-.Geldotasuna batetik, eta gainera gaiari darion etsipenezko sentsazioa bestetik, irakurketa itogarri egiten da zenbaitetan, eta ez du aurrera jarraitzeko gogorik ematen, ez du interesik pizten."
Gauzak horrela ez dakit nolatan eutsi nion idazteari, euskaraz behintzat. Egia esa, ez dakit ere euskaraz idazten jarraitzea merezi didan Hiriarekin halamoduzko liburuak argitaratu eta gero, dela liburuak kaxkarrak zirelako, dela Luis Haranburuk esan bezala ezagutu nuen aurreneko egunean, "nirekin argitaratu ezkero gainerakoekin jai izango duzu, "anti" zareneko etiketa bat jarriko dizute eta". Eta baliteke, bai, hain merkatu estu, murritzean, egia esan hirupalau argitaletxerena eta denak nola edo hala..., izanda tiradera barruan dudanak inolako irtenbiderik ez izatea. Pena ematen dit, euskaraz idaztea maite baitut akatsak akats edo dena-delakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...