Aitor dut, aspaldi honetan sobera sumintzen naiz edozein huskeriagatik eta batez ere nire hurkoekin. Erretxin hutsa eginda nago. Jakin badakit zergatik, edo gutxienez noiztik, gure aita hil zenetik, badaude alde batetik etxeko gorabeherak, egunerokoak, betikoak, eta auskalo zer dela eta inoiz baino gehiago kostatzen zait edozein ezusteko edo ezbeharren aurrean baretzen. Areago, konturatzen ari naiz nire aita bezain erretxina bilakatzen ari naizela, gutxienez bere bizitzaren azken urteetakoa bezalakoa; baliteke ere nir aitona bezainbeste. Bada ziurraski gure leinuko gizonen aje bat, ezustean, nahigabean, erresumintzeko joera bizi-bizia dutena eta, nolabait, euren bihotzaren nondik norakoekin elkarlotuta dagoena. Edonola ere, kezkatuta nago, oso, oraintsu maiteen ditudan hainbat pertsonarekin sesio ederrak izan baititut eta ia denak ustekabean. Gauzak horrela, eta gaur gauerdian kotxez nire bi semeen eskolatik etxera bueltan nindoala, gaurgero dena lasaiago hartzeko agindu diot nire buruari, ondo asko baitakit etengabe haserretzeak ez didala inolako aterramendu onik ekarriko. Tamalez, anbulatorioaren sarreraren aurrean kotxe bat aparkatuta zegoen ilada bikotzean, kale nagusira saihesteko izkinan bertan hain zuzen, hau da, bidea erabat oztopatuz gidatzailea barrua potrojorran zebilen bitartean. Eta zer esanik ez, beste behin ere biraoak esaka hasi naiz, biziki ernegatu naiz, ez baita batere erraza damuari eustea sasikume potrozorriez inguratuta bizi zarenean. Gerora, etxera iritsi, bazkaria prestatu, telebista piztu, eta Fernando Alonso kritikatzen ari zirela aditu dut; badirudi Fernando ere oso suminbera dela, berehala amorratzen dela edozein huts edo ezustekorengatik. Zer esanik ez, orduantxe bertan Alonsozalea aldatu naiz.
martes, 18 de abril de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario