viernes, 12 de noviembre de 2010
GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK, SORTUKO DIRA BESTEAK...
Ikusi berria dut Ricardo Galdeanok Lizarrako Ikastolaren historiari buruz egindako dokumentala. Benetan xamurra bertan kontatzen den oro, hastapenak Errepublika garaian, orduko ilusioak eta itxaropenak errotik propiotzat zuten euskara bezalako hizkuntza berezi bat berreskuratze aldera Lizarra bezalako herri aspaldi erdalduan, baina beharbada ere ez uste dugun bezain euskaren kontrakoa politika alorrean hain atzerakoia, karlista, izanda; ezin dugu ahaztu karlismoa neurri handi batean, edo gutxienez karlisten artetik hainbat eta hainbat euskaltzale zintzoak ere izan zirela.
Kontatzen du ere, eta agian horretantxe dago historiaren mamirik gordinena, Frankoren aldekoak gailendu eta gero Lizarrako euskaltzaleek jasandako zapalkuntza (besteak beste, jakina, baina ari gara ari garenetaz) euskara zein euskal kulturari eutsi nahi izateagatik.
Dokumentalean azaltzen dira orduko aurreneko ikasleak, dagoneneko atso-agureak, gehienak erdaldun hutsak hizkuntza ikastea debekatu edin zietelako ikastola itxita.
Aitorpenak ikaragarri ederrak, hunkigarriak, dira oso oroitzapen goxoak gorde dituzte-eta. Azaltzen digute ere orduko ikastolaren hezkuntza metodo aurrerakoia, inola ere erdara baztertu nahi zuena, guztiz kontrakoa, euskararena bezain ona izaten saiatzen zela baizik.
Dokumentalak gogoratzen digu ere Lizarran bertan bere izena duen aurre-estatua gauzatu egin zela zazpi herrialdeetarako, bai EH osoko abertzaleek bultzatuta zein karlistek lagunduta. Gero gerokoa, demokrazia heldu, ikastola berria sortu eta Nafarroako gobernu eskuindarraren etengabeko oztopoak, zangartekoak, denetarik euskeraren sustapena gero eta zailagoa egitearren erresuma euskeraren arabera hiru zonaldetan banatzen duen lege zital bati esker, euskara euskaldun eremuan gorde baina gainontzekoan inola ere hedatzen eragotzi nahian.
Edonola ere,oztopoak oztopo, asko eta askore ezaxola zein banaka batzuen ezinikusia kontuan hartuta ere, euskarak aurrerakada ederra ezagutu du Nafarroan zein Araban, benetako euskal herri erdalduan ikastolen mugimenduak botatako haziari esker, haietariko asko euskara ikasi ezin zuten ordukoen bilobak
Nik uste istorio ikaragarri ederra dela, ondo asko adierazten digunak gure hizkuntzak egindako bide malkartsua, nahiz eta gaur egun oraindio kanpoko zein bertako erdaldun askoren ezinikusia zein desdaina paraitu.
Honexegatik guztiagatik hain garrantzitsua da guk berdin ez jokatzea gure hizkuntza maite eta ikasi nahi ez dutenekin, horregatik ere oreka bilatu behar dugu hizkuntza askatasunaren alde, euskara ez baita inondik ere inposatu behar, ikastera animatu baizik. Euskara erakargarri egin behar dugu, bestela EAEn gero eta zalbalduagoa izango da gure hizkuntzarekiko herra erdaldungoan. Batez ere EAEko hizkuntza politika kantitadea lehenetsi egin baitu kalitatearen ordez, derrigortu egin du EAEko biztanle asko eta asko konbentzitu beharrean, horregatik guk zinez maite dugunari beste batzuek gogorro bizia diote. Euskara oso txikia, apala, makala da gainontzekoen aurka arma gisa erabiltzeko. Bestela, gainea, ez du merezi eusteak, ezer baino lehen gure hurkoen, guztion, libertatea baita. Bestela aldendu besterik ez dugu egin behar Nafarroako erdal eremuko ikastolakumeen hizkuntzarekiko atxikimendua EAEkoenarekin, ezta, jakina, badakit, aitortzen dut, nahi edo behar bezainbestekoa, baina hala eta guztiz ere, agian egoera instituzional kaskarrak edo hainbat nafarren ezinikusiak dezente laguntzen dutelako, ez dago dudarik bertako euskalgintza oparoagoa dela Arabakoarekin aldentzekotan, eta arabarrok badugu nahi beste tresna eta hiztungo geurea behar bezala jorratzearren.
Nik uste Laboaren kanta hau ezin egokiagoa zaiola honaino idatzitakoari, nolabait euskaltzaletasunaren ereserki modura izan litekeena:
IZARREN HAUTSA
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario