miércoles, 24 de noviembre de 2010
SAHARAKO BERTSOLARIA
Saharako gatazka puri-purian dago, bertan orain dela bi astebete gertatutakoak ia denoi zausk egin digu, ia ahaztuta genuen gaztaka luze eta ikaragarri triste baten kontura. Dena-dela, ezta egia den-denok ahaztuta edo paso egin omen dugula Saharako gauzetaz. Badira aspaldi-aspalditik oso gogoan dutenak bertako ehunka haur urtero euren etxeetan beso zabalik hartzen dituzte-eta, badituzte beraiekiko oso harreman luze eta estuak. Eta ez dute, ez, sekula ahazten haurron presentziaren zergatia, Tinduf aldeko kanpamentuetako oztopo zein gabezietatik ihes egiteko parada, hil bakan batzuez bakarrik baldin bada ere. Badaude ere gurera ikastera etorritako saharaui franko, bertako erakundeek Polisarioko agintariekin sinaturiko zenbait akordioren bitarteko hezkuntza bat jasotzen dutenak, Tinduff aldean ezinezkoa zaiena zeharo. Suposatzen da hemen edo edonon edonolako ikasketak/karrerak eskuratutako saharaiuiok euren herriari itzuliko diotela mesedea, euren harri koxkorra ekarriko dutela euren herriaren askatasunaren aldeko borroka amaigaberako.
Alabaina, sarrera hau ezta tartea Saharakoa irizpidera ekartzeko, baldin badago eztabaidatzekorik azalez behintzat oso ezaguna den gatazka baten inguruan; España kolonitzaileak abandonatutako herria, Marokok inbaditu eta haietariko asko eta asko herbestera ihesi joan behar bertatik independentziaren aldeko borrokari euste aldera. Urteen poderioz delako bi arerioen arteko gatazka edo guda ez aurrera eta ez atzera suertatu zen Marokok eraikitako hesizko antolakuntza baten bitartez. Handik aurrera bakea nola edo hala lortzeko eztabaidak ONUk jarritako mahaiaren inguruan, handik aurrera ere mota guztietako oztopoak zein trikimailuak Morokoren partetik autodeterminazioaren aldeko erreferenduma atzera edo behin betiko bertan behera uzteko asmotan, beraiek urteak aurrera joan ahala sortutako status quoa onar zezaten nahitaez.
Artean, badago saharaui pila gure artean bertatik datozen albistei adi-adi, euren herriaren etorkizuna behingoz erabakiko duenaren esperoan. Hauetariko bat dugu Elyem Shej neska bertsolaria, gure artean hazia eta hezia, Legutioko ikastolakumea, hau da, arabiarra bezain arabarra, euskerarekin batera arabiera zein gaztelera hizkuntza propioak dituena, taula gainean euskeraz bertsotan aritzen dena nahiko txukun, benetako multikulturalidade baten eredu bikaina, zenbait kaskamotzen aurreritziak astindu behar lituzkeena halabeharrez, hots, hori inondik ere posible ez dela etengabe aldarrikatzen dutenak, ziurrenik haiek bai gauza ez direlakoan...
Eta ez da bakarra, badago Elyem bezalako hamaika adibide, nik behintzat ahal izango dudan moduan blogeratzen saiatuko naiz, duda izpirik gabe benetako euskaltzaletasun aberats eta zabal baten erakusbide apartak, bitxiak bainoago bereziak, batez ere esanguratsuak, dira-eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario