martes, 3 de mayo de 2011
ETXERA BUELTAN
Atzenean etxean, laupost egunetan etxetik at goxo-goxo eta hala eta guztiz ere gogo bizia etxera bueltatzeko oporrak semeekin ikaragarri nekezak dira-eta. Nekagarria, oso, handik ona ibiltzea txikerraren gurditxotik tiraka eta besteari, koxkortuagoari, etengabe begira badaezpada, etengabe segika, etengabe errietan, etengabe eztabaidaka guzti-guztiaren kontura. Gaixoak, ez dira gauza geldi egoteko, ez dutela ezertan egon behar gainera haurtxoak baitira eta zuk ondo asko badakizu. Nagusiok, berriz, gero eta lehenago, arinago, nekatzen gara egun osoan kanpoan jirabiraka gabiltzala gora eta behera, bizkar gainean edo arrastaka batetik bestera eroan behar ditugula, dena aldapatsua suertatzen zaigula haurrak alboan ditugula berez dena laua izanda ere.
Eta edonola ere, nekeak neke, aitortu behar laurok oporretan zer-nolako zoriontsuak garen, gure egunerokotasunetik ahalik eta urrunen- Alabaina, benetan nekatzen nauena ni behintzat egunero kanpoko otorduak dira, gero eta tripa minberagoa dudalako, baina ez tripafina naizelako, tripa mingorra baino; edadearen ajeak, jakina, ala baliteke edatearenak, auskalo.
Itzuli gara bai etxera eta dena joan bezala, zer bestela hain egun gutxitan, baina, dagoeneko bakarrik kanpora ez zoazela, gogoratu bestela hilabete edo gehio atzerrian egoten zinela, egun bilakatu zarela zure familiaren morroi edo zaindari bikotearekin bateta, eta gustura gainera, hogeita lau orduz zure umemokoei adi-adi badaezpada, hogeita lau ordu gau eta egunez, halako oporrok ez baitira inondik ere atseden hartzeko egunero nekea beste inora eroateko baizik.
Gauzak horrela izanda, ez duzu apenas lorik egin, nola egingo ba, okerrago hoteleko logelatxoan, umea alboan zenuela bizpahiru bider lurrera amildu zelako, behartu zenuen zoruan atonduriko ohatze moduko zerean lo egitera, eta hala eta guztiz ere gauan zehar ere hamaika aldiz ustekabean itzarri behar, ez baldin bazen ura emateko, txupetea jartzeko edo izararekin halamoduz prestaturiko ohatzera bueltatzeko, aspaldi honetatik gauero aztoratzen zaituen amesgaiztoa izaten zen. Zer-nolako amesgaiztoa? Zoriontasunik bukatze epea duen uste ustela, hain zuzen, bai uste inozoa, ergela, badakit, baina bakanetan gaur egungoa bezalakoa, ea behin edo akordatzen naizen nire bizilagun laztanari aitortzeaz, ziur nago poztuko dela, hunkituko ere bai, nahiz eta ondo baino hobeto jakin hau bezalako oporren oroitzapenak delako zoriontasunaren froga edo adierazle enpiriko-denborala direla, batez ere jakinda etxera bueltatuak, oporrak joanak ere, ez dela bukatu, egunerokora moldatu baizik.
Zertara dator hau guztiau? Badakit partikular batzuen zoriontasunaren kontuen aurrean gainontzekoek gauza bakarra egin dezaketela, muzin egin eta kitto, baina nik blogera dakart egiten ditudan sarreretatik bat izateko behin batean zoriontsuak izan ginenekoa, hau da, geroan gogora ekartzearren, ez dakigulako nolakoa izango den etorkizuna.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario