sábado, 21 de mayo de 2011

HAUSNARREAN


Ez dut gaurko hausnarketaren berririk, nik egin badut hausnarrean aspalditik eta jakin badakit espero eta nahi dudana nire herriarentzat: bakea eta denon arteko adiskidetza, orain arteko gorrotoak, ezinikusiak eta taldekeriak behingoz gainditzea, denon artean behin-behineko itunak-eta egiteko ahalmena, bortizkeria behin betiko gure herritik ezabatzea, eta zer dela eta ez, Euskal Herria hain anitza izanda guk bezala pentsatzen ez duenarekiko begirunea, horrela izango dugu eskubidea guk bezala ere pentsatzen ez dutenei begirune hori eskatzeko, ea onartzen dugun behingoz herri honen identitate aniztasuna, alde batekoek zein bestekoek, ea behingoz herri honetan mota guztietako nazio sentimenduak edo identitateak dauden jabetzen garen denak printzipioz onargarriak edo estimagarriak, ea behingoz abertzaleek euskal abertzale ez dena ere benetako euskalduntzat zein herkidetzat hartzen duten, ea behingoz euskal abertzaltasunaren nondik norakoak errotik gaitzetsi beharrean gure anaia, adiskide edo auzokoak diren abertzaleei EH independiente baten alde jokatzeko eskubide osoa dutela aitortzen diegun, ea behingoz politika tabuez erein beharrean eztabaidaka lantzen dugun, ea behingoz gauza garen denon arteko gutxieneko itun bat adosteko gure maximalismoak alde batera lagata, ea behingoz gauza garen bestearen zenbait ikuspuntu gure egiteko, ea behingoz gizabanakoak aberri zein ikurrinen gainetik jartzen ditugun, ea behingoz kanpokoak ere gauza diren abertzaleen hainbat aldarrikapen aitzakotzat hartzeko, gutxienez eztabaidatzeko hizpidera ekarriz eta ez tabu edo anatemaz josiz, ea behingoz Euskal Herria badela, den bezalakoa, onartzen diguten, ea behingoz benetako herri handi, harro eta azkar bat garen, herri benetan libre bat.

Ea behingoz hau guztiau nolabait denfenditzen edo alde lan egiten duen alderdia sortzen den ala badaudenetariko zeinbaitek bere hartzen duen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...