martes, 31 de mayo de 2011

AUKERAN MAUKERAN, AZKENEAN OKERRA


Nola asmatu alderdi politiko abertzale batenak egin duenik? Savater bezalako antiabertzale sutsu eta txit mediatiko batek jardunbidea goresten duenean horrezkero iraganeko kontua delako alderdi hori hain zuzen ere. Horixe egin du gaur EL PAISen Savater jaunak bere artikulutxo batean, Aralarren sorrera zein jarduera goraipatu Bildurenen aldean, azpimarratuz Sortu, Bildu eta enparatuei gauza bakarra eskatzen ziotela, Aralarrek berak egin zuena batik bat, ETA eta honekin batera mota guztietako bortizkeriak errotik gaitzetsiz. Eta aldi berean ere, aitortu beharrekoa da Savater inoiz baino zuzenago zegoela, Aralarrek ondo asko erakutsi egin baitzion gainerako ezker abertzaleari zein zen bidea egiazko bakea lortzeko, bai oinarrietan zein politika egiterakoan, Aralarrek bortizkeriaz gain ezker abertzale klasikoaren taldekeria salatu eta sufritu ere egin baitzuen, zeren eta azken honen gaitzespena eta hainbat eraso ere jaso behar egin zituen, edo bestela esanda, berez abertzale zintzo eta jatorrak zirenak, ia borroka-lagunak, egunetik egunera etsai bilakatu zitzaizkien Otegi eta gainontzekoei.

Goraipatzekoa da, bai, ozenki txalotzekoa, Aralarrek gaurdaino egindako guztiagatik, batez ere bere erakusbideagatik; baina, nik ordea itzelezko penaz diot Bildu ahalguztidunak eragiten baitit aparteko mesfidantza, ez baita batere argia izan bere orain arteko jokabidea, edo bestela esanda, ETAren bortizkeriari uko egin bai, baina errotik salatu oraindik ez dute egin. Areago, egon bazen ETBn debate saio bat non Garitano jaunak ETAren bortizkeria behingoz salatu beharrean Galindo generala aitatu egin zuen PPko Laura Garridok botatako erronkaren erantzun gisa, hots, oso ezaguna zaigun norgehiagoka deitoragarri batean. Penagarria, oso, erantzun horrek ezker abertzaleak arestian erabilitakoak ondo asko gogoratzen zizkigun-eta.

Edonola ere, badakigu Aralarren etorkizuna ez dela batere ona edo luzea, baldin badu noski, minoritario izatera kondenaturik ez ezik, azkenetan dago erabat, ez baitago lekurik lau oinetako taula politikoan. Tamalgarria, bai, baina orain haiek esanda gogoeta egiteko garaia iritsi zaiela, aukera gutxi dute duin suertatzeko: nor bere etxera joan edo guztionera itzuli, agian burumakur.

Eta hala eta guztiz ere, edonora doazela, espero dezagun behin berriro euren harri koxkorra ekar dezatela bihar edo etzi ETA eta urtetan lagundu edo goratu egin zutenen erantzunkizun moral eta etikoa aitortu, onartu eta benetan barka eskatze aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...