Orain dela pare bat egun entzunda irratitik basurdeen ugalketa ezustekoaren gainera, galdetu egin zion esatariak Mañari aldeko atso baserritar bati zer-nolako neurriak har zitzakeen Diputazioak basurdeen etengabeko hazkundea kontrolpean izate aldera edo.
-Ze in bieubien? Basurdiak kentzia! -erantzun zuen atsoak.
Honezkero, Baztan aldeko andre bati galdetu zioten gaiaren beraren kontura, badirudi basurdeak izugarri ugaldu direla azken urteotan edonondik, ondo asko ere jakin gane zer dela eta, baina gogoratu bat ondotxo gogoratzen zuen baztandarrak aspaldi ez zutela basurde askorik haren zonaldean ehizatzen, bizpahiru ehizaroan eta oso noizean behin.
Izan ere, basurdeak ugaldu dira hainbeste, ezen ez baita batere apartekoa hirian bertan ikustea, behin baino gehiagotan ikusi baitira Iruñako hainbat auzoko karriketan zehar, eta nik neuk ere akordatzen naiz orainsu basurde bat Gasteiz Etorbidean azaldu egin eta zer-nolako zalaparta sortu egin zuen oinezkoen artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario