domingo, 23 de diciembre de 2012

EGUBERRI GUZTIETAKOA AURTEN BE BAI SEGURU ASKO



Gabon atarian gauz, bai, eta ni urtero lez barriro be ezin atsekabetuagorik, herriminak edo auskako zer dala eta. Bai, herriminak esan dot, gabonak direla media familia giroa da geixen faltan sometan dotena, hau da, nire gurasoen sutondokua, ze besterik, haik bizi artian etxera bueltatzia beti izango jat gurasoenera ezinbestez. Zelan bestelan, horretarako dire gainera jaixok. Badakit etorkizunean edo sutondo hori nire etxean edo egongo dala, hau da, ni orduan bizi izango nazenekoan, espero dotelako nire bi semiak hara jutia be Eguberritan, sikeran euren aita bizirik dauela asmatzera. Betibe euren gurasoen altzora gaur egun daozen moduan, hau guztiau atzenian txikitako bizimodura itzultzia dalako pare bi egunez edo. Honek guztionek badauko beraz iraganarekin topo egiteko zerisurik, bada dana pentsauta nor ginen, nortzuengandik gatozen, noruntz guazen ia noraezean, jitoan, asmatzeko asmotan. Egun goxuak dira, baleike, baita gogorrak be, dana ez dalako guk gura lez edo gomutan geunken moduan, dana kanbietan dalako urtetik urtera guk guztiz kontrakua sinetsi arren.

Baia bazauz zeure jendeagas, egiatan maite zaittuela dakizuzen pertsonekin, edo gutxienez koskortu egin zaren senitarteko zein adiskideen artian, haiekiko mota guztietako gorabeherak-eta alde batera itxita. Bazauz gainera zeure egiazko bizi-inguruan, beti maite edo noizbaitten agian be gorroto dotzazun baztarrian, zeure txikitako oroitzapenekin bueltaka, zeure sorterrian. Bazauz, hagaitik be, pozarren, urtian behin bakarrik bada gero. 

Izanbe, Gabonetan gauz, eta lehen, arestian hobeto esanda, gogotik gorrotatzen zeban Gabon girua, muzin egiten zotzien ohitura zarreri, gaur ostera gustuko daukezuz,oso gainera, dexente koxkotu egin zarelako, zaharkitu zarelako eta kitto, eta hori beharbada be igarri egin dutziezulako xarma, grazia, lilura, erakarpena edo. Halan eta guztiz be, badakizu zeure etxera buelta egiteko Gabona eta Eguberrie egunaz gero astebete pasa egingo dala, Urtezahar egunerako ailegatuko zare zeure gurasoenera, zeure lagun artien be egoteko, zeure hurian, maite dozulako bihotz-biotzez jaio eta koskortua zaren huri ziztrin eta zurbil hori sarri baino gehiagotan gorrotatuagatik. Bien bitartian, zeure bikotean txanda da, haren familia girua konpartitu beharrien zauz derrigorrian, azken urteotan lez men egin behar izango dotziezu zeureak ez diren gizakume zein ekandueri, men egin behar dotziezu halanbeharrez zeure ezkon-senitartekoen nondik norakoei, haiekin ia ezer konpartitzen ez dozula ondo asko jakinda be, eztozula ezertan eurekin bat egiten, zuk norbaitekin zerbait konpartitzen badozu hori da zeure bikoteagas, bera zuk zeuk hautatu egin zebalako, gainontzeko ezkon pegatuak ostera zeure erlazino horren ondorio hutsak baino ez die, antza danez oso bestelako gauza bat goguan hartu arren, zeren badirudi nire bikotean gurasoak behintzet ez direla konturau alabiak bizilaguna irabazi dauena bai, baia haik, aldiz, inondik inora ez beste seme bat. Izan be, horrek eragingo leuke zelabaiteko ahaidetasunik, baino kasu honetan komedia baino ez dana, azken buruan hortan dautzalako ezkon-sendiarekiko harremanak, etenbako komedia baten, zuk egin behar dozu benetan senitartekotzat hartuko bazenduz lez baina sekula ahaztu barik bihar bertan zure bikotearengandik banatu ezkero ez zarela behin barriro eurekin mahi baten inguruan eseriko. Zuk zeuk badakizu eta horrexegatik be onartzen dozu komeria. Eta hau guztiau aldez aurretik jakinda, eta batezbe denok onartuta edo, baleike be, zelan ez, ezkon-senitartekoekin primeran konpontzia, ondo be pasatzia Gabonen moduko jaixok, atzenian ez daukozulako ezelako motiborik haietariko gehixenekin ondo ez konpontzeko. Halanbe, gauzak horrela izan daittezen badau gutxieneko edo ezinbesteko bat, eta hori da alkarrekiko errespetua, hau da, sekula ez ahaztu aurrien daukozuna ez dala ez zeure senidea, ez eta zeure adiskidia be, horiek die zeure sorterrian zain daukozuzenak, halan suertatu zalako aspaldi senideekin eta halan be aspaldi be zuk zeuk erabagi zebalako zeure aixkideekin. Gainerakoekikoa, aldiz, komeria hutsa, ez ahaztu, ezin hobeto ibil leikena danok errespetuari eutsi bitartien, hau da, harik eta zeure gurasoek zeure bikoteari esatea sekula burutik be pasauko etxakiena leporatu arte, lehen be behin baino gehixotan, larregi, auskalo zer, danetarik egia esateko, esan edo leporatu dotzuena, haik uste dabielako zeurei haimaika gauza esateko eskubidea daukiela, zuk inoz emon ez dotziezuna, zuk emoniko konfidatza beti oso tentu  handiaz neurtu egin dozulako, ondo asko ezagutzen dozuzelako, eta ozta-ozta hasiera-hasieratik, hau da, ezagutu zebazen lelengo egunetik, demaseko konfidantza emotekotan jai egingo zebala, hain handiustekoak dielako eurenez, euren buruak hain bikainak dielakoan izanda, zuri eta edonori danetarik esateko eskubidea daukielakoan be, zuk zeuk eurai sekula esan ez zotziena, errespetugaitik beti, ezagutu eta noizik behin lagundu be egin behar dozun jentia izanda ondo asko dakizulako zuk horrek ez dotzula ezelako eskubiderik emoten demaseko eta inok sekula ez eskainitako konfidantza hartzeko. Haiek ostera badirudi ezetz, badirudi beti zure bizitzan sudurra sartzeko aukeran bila dabitzela, edozein momentu egokia jakiela zeuri ez eskaturiko aholkutxo pertsonalen bat emoteko, zuri edozein erreparo egiteko edo betibe edozein txorakeriaren kontura, hain listopasatuak die-eta Eta jakina, atsekabetzen naz behin barriro, zelan ez, nik eurengandik espero doten bakarra aitaturiko errespetua dalako, ez besterik, ni behintzet haiekin horrela jokatzen saiatu nazelako betidanik, nik behintzet be badakidalako errespetuaren mamia distantzia dala neurri handi baten, haiek eten barik desegiten saiatzen direna euren ahaidetasun zentzuak ez daukolako zerikusirik nik dauketenagas, ez horixe! Eta horrexegatik be desiretan nago  Eguberri egunok hainbat azkarren igaro daittezen, komeria zelan edo halan ahalik eta ondoen edo arinen be bete eta gero, hau da, nire bikotearekiko konpromisuaren oinarrizkoa, eta berak aldiz berea betetzen has dadin, hau guztiau bikotekideen arteko itun ez idatzia dalako, erlazinoen zama edo, gure eta besten ohitura zaharren katea, gure lepoan gurata efintako burdina, eta horrexegaitik be espero edo desira dogu gutxienez arinena izatia. 

Hau da oso modu kaxkar zein petralian nire Eguberrietako posta, euskarazkoa bai, interneteko itzulgailuek ezelabe itzul ez leikiena. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...