domingo, 2 de diciembre de 2012

JAIOTZA


Aldatu egin diote izena jaio nintzen klinikari
Atsekabetu egin naiz, apurtxo bat, aitortzen dut
Galdetuko didate, auskalo nortzuek, non jaio nintzen
Nik erantzungo diet Alava izeneko klinikan
Non dago hori, ezingo dute asmatu non dagoen
Sortu nintzen klinikaren izena orain dugu San Onofre
Igaroko naiz ere honezkero nirea ez den jaiolekutik
Atzo bertan egin bezala enegarren aldiz, hor izan zen
Baina zu ez al zinen Clinica Alavan jaio?
Bai, motel, klinika pribatu batean behartuta
ez dizut esango, berriz, zer dela eta bertan behar
ez zaizu inporta, eta nik kontatzen dut nahi dudana
bestela ez nituzke idatziko bertso kaskorrok
zerbait baldin badira, ez dakidala egiten behar bezala
aitortzen dut datozenak ere izango direla antzerakoak
Jaion nintzen noizbait, beti da oso aspaldi
inori ez dio axola gainera, ez dut engainatuko nire burua
izan ere, ez dakit niri ere zerbaitxo ardura didan
Salvatierrabide kalean edo beste edonon jaio izana
jaio nintzen orduko hiri txiki, hits eta ziztrin honetan
badiote ordea, urteak joan ahala, izugarri aldatu egin dena
bigarren mailako hiri txukun-txukuna bilakatu egin dela
ez dakit zer nolako eta aparteko bizimailaren kontura
aregago, green eta guzti dela,
bai kaikukeria galanta
bai handinahi txatxua
badirudi ere inguratzen duela eraztun berde batek
niri aldiz betiere begitandu zait hesitua
ez dut oraingoz zeinek edo nortzuek
utz ditzagun nire mamuak geroko
bertsook hain kaskarrak dira ezen
parrastan ere ateratzen zaizkidan
Idatzi nahi nuen zerbait
jaio nintzenekoa
non
nola
noiz
banekien hori ez zaiola inori axola izango
handiuste hutsa naizela
baina, atzo kotxez igaro nintzen
jaio nintzen klinikaren aurretik
eta izenaz baino ez naiz akordatzen
beharbada jaiotzeak ez du horrenbeste garrantzirik
beharbada jaio izana nahikoa omen da
amak haimabider neskato bat nire ordez
ekarri ziotela kontatuagatik
Ageri da nahiago izango zuela
Ageri nirekin moldatu behar egin zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...