viernes, 12 de julio de 2013

TIRA BA, ZIZTAIDAZU ZAINA...


Ez gara ia inoiz euskal murriztaileei buruz mintzo, hau da, EH gero eta txikiagoa egiteko joera duten euskaldunez, EH euren eskualdea edo herria, baino aintzakotzat ez dituztenak, edo gutxienez EHren gainerako euskaldeak edota herriak beraienaren neurrira baino hartzen ez dituztenak. Honen harira nork ez dio inoiz bizkatxa edo giputzen bati Araba edo Nafarroako eskualde bat irizpidera ekarrita "hori ezta EH, hori Gaztela edo Aragoia ei da". Jakina, pasaia guztiz bestelakoa da, galsoroak eta mahastiak nagusi kasu askotan, aspaldi erderatutako eremuak dira, ez dute zerikusi handirik Kantauri aldeko eskualdeekin. Egon, ordea, badago aintzina galdutako euskalduntasunaren hainbat arrastro, zantzu, bai toponomian, erdal-hizkeran eta zer esanik ohiturei buruz. Badago gainera Historia, aniztasun horren zergatia ondo asko ikasten diguna; antropologia, hegoaldeko euskaltasun horren nondik norakoak azaltzen dizkiguna; eta batik bat bertako biztanle gehienen borondatea, euren burua euskalduntzat dutenak euskaraz izpirik ere jakiteke. Areago, hamarkadak aurrera joan ahala, eta guraso aintzindari askori esker ikastolak zein euskaltegiak barreiatu egin ziren EH osoan, baita Ebro alderaino ere. Horren ondorioz bertako belaunaldi askotako gazteak eta heldu asko ere euskadunak dira irakaskuntzari esker; Araban esaterako %25 euskalduna da. Hala eta guztiz ere, bizkatxa eta giputz asko eta askok datu hori etengabe baztertzen dute eta "Araban Burgosen bezala" edo "Zangozan Barbastron bezala" esaten eta jokatzen darraite hain usukoa zaien destaina zein harrozpuzkeriari eutsiz hegoaldekoei begira ari direnean. 

Honi buruz gogoeta egin dut pare bat minutu lehenago Euskadi Irratiari adi nengoela Iruñako Jota Talde baten partaide iruindarrei euskarazko elkarrizketa bat egin dietela, atoan etorri zait akordura aspaldi tipo bati nafar jotari buruz entzun niona; "hori ezta euskal kultura, ezin da izan, hori Erriberako moru eta juduen ondarea omen da, edota Aragoitik etorritako jornaleroena..." Tipoa, bai noski, Bilbokoa zen, Bizkaitik irten orduko Gaztelera sartzen ari direla diotenetariko bat, lehengo, oraingo eta betiko bizkaitarrismoarekin eskarmentu ederra dugu eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...