Euskaldunon, edo hainbat euskadunen behintzat, euskaltzaletasunaren eten/amaigabeko itxurakeria. Hirierdiko liburudenda oso ezagun batean, kutxazainengana jo orduko haiek lehenengo hitza euskaraz egin eta nik noski berdin erantzun diet. Pozarren gainera, bazen garaia bere burua euskalduntzat zuen kultura enpresa handi horrek bere langileek bezeroei lehen hitza euskaraz egin diezaieten behartzea. Horrez gain, nabari zaie kutxazainei euskaldun piura, "style", nahastezina, berezia, topikoa, dutena; edo bestela esanda, kalean ikusita ez zeniekete inondik inora igarriko PPri botoa ematen dutenik, ematekotan noski; bezeroarenganako jokabidea ere oso berezkoa, ezin hotzago zein harroagoa; "hik ze ustek, hamen bezeroakin ligatzeko, sikieran atseginak, begikoak, izateko pagatzen digutela edo?". Tira ba, ezer berririk eguzkipean, nahiz eta Asturias aldetik zatozela aldea nabarmen-nabarmen izan. Edonola ere, kutxatik liburu artean kuxkusean egitearren baztertutakoan zera antzematen diet bi neska supereuskaldunoi: elkarri erdaraz egiteari ekin diotela segituan, barra-barra. Horrenbestez, ondorioztatu beharrean nago euskalgintza sustatzen eta saltzen duen enpresa honen langileen euskaltzaletasuna kontratupekoa omen dela. Orain bai, hortaz ez baldin dut duda izpirik, ez baita aurreneko aldia antzeko zerbait suertatzen zaidala, euskaraz egiten dizun norbaitek bere ondoko lagun euskaldunarekin erdaraz barra-barra egitera berehalaxe aldatu izana zuk euskaraz egitera behartu bazenu bezala, duda-mudatan nago, aldiz, delako piura ere kontratupekoa ote den, beldurrak nago batere harritzekoa ez litzatekeen.
domingo, 14 de julio de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario