Joandako zapatuan eztabaidaka ari ginen nire lagun Blancarekin betiko lelo baten kontura, bertakoen begikotasuna asturiarren aldean. Berak leporatzen zidan ni gehiegikerietan ari naizela hona itzultzen naizen aldiro bertako jendearen berezko zatarkeriarekin topo egin orduko, ez dela egia hemengoak asturiarrak baino uzkurragoak, zakarragoak, trauskilagoak direnik, horiek niri aldarrika egiten gustatzen zaizkidan topiko husak direla. Nire emazteak eta biok ezetz, egia borobila dela asturiarra guztiz atseginagoa, gizalegetsuagoa, adeitsuagoa dela gasteiztar zein euskotar gehienen aldean. Blancaren ustetan denok gara berdin edonon, hau da, leku guztietan zakurrak oinutsik edo. Gaur goizean ordea nire aitari lagundu diot eroskestak egitera supermerkatu handi bateraino. Bertan geundela, berriz, berehalaxe antzeman dut bertakoen berezko zakarkeria hori, nabarmen baitzen edonorekin ezustean talka egiten zenuela zer-nolako erresumina, iguina, destaina isladatzen zitzaizkion aurpegian, gehienek ez zekiten ohiko gizalegezko hitzak erabiltzen, hauen ordez kurrin-kurrin, orro egitearekin nahiko omen zuten. Areago, supermerkatuan zehar zoazela ageri zitzaien bertako gehienei itzelezko atsekabea bertan erosten egon behar izanagatik, beste edonon egon nahiago izan balute bezala. Nik ere hala nahiago nukeen, noski, baina bertan banengoela ez nekien zer dela eta ezin nuen ondokoa gizalegez tratatu edo nire musuan irribarre bat marraztu norbaitekin ezustean tupust egiterakoan, hain zuzen ere Oviedon nagoela guztiz arrunta dena gehien-gehienentzat. Izan ere, nik ez dut sekula halakorik Asturias aldean sumatzen inorekin, ez behintzat edonoiz ondokoarekin errietan hasteko berebiziko arriskutan edo etengabeko tentsiotan nagoela, edozein bultzada edo oharkabeko zanpaturen erruz elkarri jipoika hastekotan bazeunde bezala. Halako aurreuste biziki ezatsegina nire sorterrian egoten naizenean baino ez zait sortzen. Orain bai, holako zirrarak behar bezala bereizteko nik uste ezinbestekoa dela hemendik at bizi izatea garai labur batez, gutxienez Asturias bezalako lurralde benetan abegikor batean non jende gehiena ikaragarri atsegina eta gizalegezkoa den, non handiustekeria ez den gure artean besteko hedatua, hau da, gure ondokoek betiere molestatzen gaituztelakoan bizi bagina bezala, hau da, gu gainontzekoak baino garrantzitsuagoak edo bagina eta beti hauen aldean edonora jotateko zein edozer egiteko lehentasuna bagenu bezala. Gero bai, nork bere burua nahi bezala engainatzeko eskubide osoa omen du.
viernes, 19 de julio de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario