martes, 31 de diciembre de 2013

BANDEREN PROZESIOAK




Badu bere zera BERRIAkoek "banderen prozesioa" izendatzeak atzo ATVkoek Arrasaten egindako "perfomancea", badu bere itxurakeria galanta urtetan etengabeko banderen prozesioetan bizi izan den herri honetan; baina ez, jakina ezetz, horiek ez ziren prozesiorik BERRIAkoen ustez, banderak bestelakoak baitiziren. Nik ordea galdera egiten dut ea non dagoen aldea rojigualda ala ikurrina argazkian bezala astintzerakoan.

Nik nabarmendu nahi nuena/dudana betiere gurean ematen/eman diren etengabeko krontraesanak edota itxurakeriak dira, hau da urtetan nik neuk gogoeta eginaren eginez ondorioztatutakoak, eta hau betiere nik EHri buruz ditudan ikuspegi edo sentimendu pertsonal, kultural, politiko edota historikoak alde batera lagata. Eta badakit holan esanda gehiegizko haindustekeria/harropuzkeria dagoela nire hitzotan; baina apurtxo bat gogaituta nago nire hitzak (hau ez diot zuengatik noski) edo areago, nire liburuetako pertsonaiek diotena (ikaragarria da hainbat jendek ez ulertzea pertsonaiek diotena beraiei baino ezin zaiola beste inori egotzi, idazleak pertsonaiok behin sortu eta gero bere pertsonaiei propio zaizkien hitzak edo iritziak atera behar dituela euren ahotik inondik ez idazlearenak berarenak) behin irakurri eta gero ni behingoan sailkatu nahi izatearekin, hau da, "hori esanda/idatzita zu zara alde horretakoa edo bestekoa", ni naiz nire aldea hautatzen dudana sailkapenei ezaxola eta ezer argirik ez dudanez nahitaezko heteredoxia dut irizpide ia beti edo printzipioz. Eta...etaaaaa galdu naiz, benetan. Goiko gaiari buruz zera esan behar, Pedraza eta abarren jokabidea erabat nardagarria begitantzen zait, ageriegia omen da euren helburu zeharo politikoak direla, zerikusi eskasa dutela biktimekiko inolako egiazko omenaldi edo erantzunkizunekin. Areago, rojigualden astintze grinatsu horrek ni ere asaldatzen nau kultural eta politikoki ere edozein ikurrinarenak baino hamaika aldiz gehio; baina, horrexegatik ere saiatzen naiz intelektualki onest izaten, eta horrenbestez galdetzen dut berriro ea dagoen, ñabardurak ñabardura, funtsezko alderik bandera batzuen edo besteen antzerako astitzean. Eta galdera honekin azpimarratu nahi nuke urteotako ikurriñarekin egindako erabilera, nolabait abertzale zintzoek edo buruargiek errepara dezaten zer nolako alde txikia dagoen Pedraza eta abarren rojigualdarenarekin. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...