viernes, 20 de diciembre de 2013

ASMAZIOA ALA AMESGAIZTOA?


Badut susmoa Ipar Koreako gauzak aditzen edo leitzen ditudanean hori bezalako herriak edo apropos daudela antolatuak edo asmatuak auskalo nortzuek (baina esan dezagun argi eta garbi CIA hor tartean ibili behar dela halabeharrez) ondo asko ikus dezagun zer nolako zortea dugun gureak bezalako herri ia edo sasi libre edo demokratikoetan bizi izanda, hau da, nolabait zuzenbide estatu bat gozatzearren. Orain bai, Ipar Korean suertatzen den dena ikusita eta areago bere lider gorenarengan erreparatzekotan zera gogora datorkidan ezinbestez, CIAkoek edo ez dutela irudimen handirik edo oso apartekorik, niri Ipar Korea Mortadelo eta Filemónen El Sulfato Atómicoko Tirania herria izugarri gogoratzen baitit; baina hori bai, Ipar Koreako lider goren eta potoloa guztiz milaka aldiz hobeto taiutuagoa, asmatuago, sikeran komediaren aldetik. Zoritxarrez, badut ere susmoa ezetz, Ipar Korea ez dela CIAren asmakizun hutsik, egon badela eta lider goren eta gizenak bere osabari egindakoa komediakoaz baino trajediakoagoaz omen duela, baduela zerikusi handia Murphyren teoriarekin, hau da: "Den-dena okerragoa izan liteke".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...