Nire amaginarrebak tranpak egin ohi ditu. Gaur eguerdian bertan eta lehenengo aldiz edo tripakiak asturiar erara eskaini dizkit bazkalaurrekoan, eta ezin esan nolatan gozatzen ditudan, seguruenik atseginen ditudan tripakiak hain zati txikitan moztuta gainerakoen aldean ikaragarri fin-finak begitantzen zaizkit eta. Gero lapikoko zopa eta nire kuinatuak duela gutxi Ortiguera aldean arrantzaturiko bi lupina, urraburu bat -nire emateak bakarrik erabat janda- eta barbarina omen zen hirugarren arraintxo bat -nik ordea inondik inora barbarina ez zela esan eta azkenean aligote moduko beste arrain mota bat zela aitortu behar izan didate halabeharrez; bistan dago nire emaztearen gurasoek ni behar bezala estimatzeko ahaleginetan ari naizela jo eta su- arrain guztiak labean tomate saltsa moduko ba eta patatekin Ortiguera aldeko errezeta baten arabera, hau guzti hau haiek aspaldi Bilbotik ekarritako nire aitaren herriko Ibaiondo Upategiko Arco de Larrazuria bi botilarekin. Horrenbestez, eta gehienbat tripaki zein Arabar Errioxako ardoaren erruz, bazkalosteko ohiko errietaldian ez dut ozta-ozta diskutitzeko gogorik, ez eta adorerik ere. Gauzak horrela eta beti bezala nire aitamaginarrebenean, denetarik aditu behar izan diot nire amaginarrebari asteko albisteen kontura, besteak beste etakideei egindako harreren kontura, oraintsu espetxeetatik ateratakoek merezi duten benetako zigorraren buruzkoa edota auskalo zeri buruzkoa, Nik ordea ez diot apenas ezer apartekorik erantzun. Izan ere, bazkaloste gehienean ez dut txintik ere esan. Ezin nuen, lehen bihotzerreak eragozten zidan eta gero logura, egundokoa gainera. Eta ez, ez dago eskubiderik, tranpa egin du nire "amasorginarrebak", ondo asko zekielako aste honetako asteazken eguerdian nik perretxiko nahastea foirekin zein nik neuk larrutu eta egositako orburak urdaiazpikorekin eskeini egin nizkion etxeko ardo goxoarekin, bazkari ezin arinagorik bazkalostean nire ikuspuntuak behar bezain sutsu zein sentsu defenditzearren. Alabaina, gauza bat aitortu beharrean nago, nire amaginarrebaren ahotik mota guztietako gehiegikeriak edo aditu eta gero zera deitu egin diot ezustean, hau da, oldarrean otu zaidan bakarra: "dezimonokikoa".
miércoles, 4 de diciembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario