jueves, 12 de diciembre de 2013

AZOKA


Azoka hasi da! Zein ba, banitateena? Bai noski, mota guztietakoa. Baina nik ez dittut bape atsegin azokiak, batezbe Ertarokoak emun gura dabienak, jente aldra ikaragarrixa pilaketan dalako zein bertan saltzen dabien gehixena lurra baino faltsuagoa ei dalako. Halanbe, azorara goiaz, bai horixe, azokara noia, azokatik nator, azokan dago ene gogoa...

"—Hona hemen, jauna, basoan guri barrandan omen zen
arlote bat –azaltzen dio Bizkaiko Jaunaren kanpadenda itzel
dotoreraino lepotik ia ebatuta ekarri nauten soldaduetariko
batek.
—Ez, ez da egia, ez nengoen inoren zelatan, ihesi baizik
–ez dakit zer dela eta antzekorik esan dudan, dagoeneko
komedian erabat sartuta ala agian ni ere zentzua galtzen hasi
naizelako.
—Norengandik ihesi? –galdetu egin dit bere kokoteraino
bakarrik begira ari den jauntxo ezin harroxkoagoz jantzita
dagoen gizontzar bizardunak.
Zu bezalako komediante kaskarrengandik esatekotan egon
naiz. Baina ez, badaezpada, hau guztia hasi denetik argi daukat
euren ofizioa zein seriotan hartzen duen ez dakit nortzuek edo
zein erakundek ordaindutako antzesle talde ikaragarri adoretsu
honek. Ez dut, beraz, inondik ere berriro denon aurrean
barregarri utz nazaten. Ez naute erraz jareingo, ez.
Txontxongillo gisa behin hartuta hobe dut jokua nolabait
jarraitzea, hots, ahal izango dudan modurik arinenean.
—Arrano beltza gidoin dutenengandik –arrapostu egin
dut nik ere betoskoa erakutsi nahian- badira urte pila gu denok
izorratzen ari direla etengabean. Ni behintzat potroetaraino
nengoen eta alde egitea erabaki dut hiriko harresietatik at kanpoko
haizea zer-nolakoa zen asmatu zein gozatzearren –azken
honi guztiz maltzurra izan nahi duen irrifarre bat gaineratu
diot.
—Lagunduko didazu orduan harresiok amiltzen? –nire
irrifarrea baino hamaika bider okerragoa den begiratu batez
galdetu egin dit berriz Bizkaiko Jaunak."

Azoka - Txema Arinas

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...