lunes, 16 de noviembre de 2015

ANABASA



Ea bere neurrian ulertzen dudan: deitoratzen baldin dut ehun paristarren hilketa, faltsua, ustela naiz ez baitut beste inorekin hauekin bezala deitoratu. Aitortzen baldin badut hildako frantsesok ni bezalako hiritar europearrak izanda hauekin beste inorekin ez bezala guztiz gehiago hunkintzen naizela arrazista garbia naiz. Asasinoak zein agindu zituen ISIS delakoaren kontra indarra erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen badut, Frantziak ISISen kontra egindako bonbardaketak guztiz zilegiak direlakoan baldin banago, oker nago, gaizki egiten ari naiz, inozente hutsa naiz, ez baitut kontuan hartzen Pariseko atentatuen errudunak edo arduradunak, berdin dit, gu mendebaldekoak garena inor baino lehen eta ezelako salbuespen barik. Areago, halako zerbait uste izateagatik argi eta garbi dago ni Siriako errefuxiatuen kontra nagoela edo Islamaren berberaren kontra (alde egon behar banintz bezala ere...), Ekialdeko bakearen kontra eta bere mendetako zapalkuntza zein ustiaketaren alde. Areago ere, hau defendetzeagatik ezin ageriago zait bihozgogorreko gizakumea naizela ez baititut ere kontuan hartzen bonbardaketok eragiten dituzten alboko biktimak, gerra guztiek eragiten dituzte eta... Bukatzeko, ez dudala aintzakotzat hartzen mendebaldekoak printzipioz hirugarren mundoko herri guztien ezbehar zein arazo guztien errudunak edo arduradunak garela, jatorrizko kulpa baten jabeak garela. Izan ere, mendebaldekoak izateak ISISkoak bezalako gizatzarrak akabatzeko edozein neurri militar hartzeko deszilegitzen gaitu errotik...

Gauzak horrela, galde egiten dut, batik bat euskaldun zintzo eta betiere gainerako herri zapalduekiko solidarioei galdetzen diet, zer dela eta ISISen kontra ari diren kurduen borroka ordea zilegia den, erabat; ondo asko jakinda haiek ere alboko biktimak eragiten dituztela euren erasoetan. Zergatik kurduek armak erabiltzea gure etsaia ere den ISISen kontra guztiz txalogarria da? Egia esan, kurduek gure interesen alde ere borroka egitea itzel komeni zaigu, baina inondik inora ez gure armadek, berdin dio ISISen mendean bizi diren miloika mulsumanak askatzeko baldin bada ere. Edo bestela esanda, zer dela eta nahiago dugu kurduek lan zikina egitea? Hau guztiau, jakina, nik behintzat aldez aurretik ezer ontzat ematen ez baitut, hots, nire dudak nolabait argitzearren edo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...