Haren ikasgelako nesketariko maiteen zuena zen, izan ere benetan maite zuen bakarra, ez zen bere urtebetetze festara joan gonbidapena luzatu eta gero. Nik azaldu behar izan nion neskaren amak kontatu zidana, hau da, urte hartan C ez zela inoren urtebetetze festara joango astegunetako arratsaldeetan hainbat eskolatara joan beharrean zegoelako. Nire txikerra, zer esanik ez, ziplo eta gogotik betilundu zen C bere lagunik kuttunena baitzen.
Hainbat astebete pasa eta gero bere ikasgelako beste lagun baten urtebetetze festara joan zen. Bertan C topatu zuen. Festan haren ondoan eseri zen, ez zion tutik ere esan, atsekabeturik zegoen, erabat. Gure etxera bueltan C datorren urtean beraren urtebetetze festara gonbidatuko ez zuela agindu zidan.
-Baina zuk ez al duzu C maite?
-Bai, noski, asko gainera, baina datorren urtean ez dut gonbidatuko, ezta pentsatu ere.
Orduan azaldu behar izan nion errua ez zela C.rena, haren amarena baizik. Orduan ere Mk ikasi egin zuen lehendabizikoz txikien arteko harremanak ozpindu eta zapuztu ohi zituztenak batiere nagusiak direna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario