Dirua ari du euri edo elurraren antzera? Non edo nondik jausten da, arren, denon modura haren berebiziko premia daukat eta? Xabi Larrañagak bere atzokoan idatzi bezala gaur egun mileurista izatea helburu omen da, ez estakuru duela gutxi arte bezala. Gehienoi murriztu egin zaigu gure erosalahalmena; beharko, nola edo hala krisiak izugarri gogor jo baitu gure inguruan, edonon. Jendeak ez du dirurik baina hau ari du egiazko euriaren faltan edo, eta gainera, egia bide da, ondo asko baitakit gertutik kanpoko jende asko bertako jabegoen bila ari dela inbertsio moduan, badakit nire ingurukoek errusiarrak eta arabiarrak mahasti bila ari direla Errioxa aldean erosteko asmotan, ondo asko dakitela kanpoko inbertsore hauek ez dela aparteko inbertsiorik baina bai ordea nahikotxo itxurosoa, inguruetako inmobiliaria pila atzerritarron lepotik bizi ari dela Ekialdetik datozen promesek euren hondasunei gehitu nahi lizkieketen harribitxi moduko mahasti edo upategiei esker. Ezta beraz batere harritzekoa etorkizunean halako iragarkiak ikustea Errioxa Denominazioko eskualdean barrena joango garela: Bodegas Marques de Abramovich, Heredad de Mohammed bin Rashid Al Maktoum edo Viña Chen Dongsheng, globalizazioa puri-purian. Eta baten batek horretan txarrik al dago galdetuko duenez gero, nik baietz esango diot: beldurrak nago mahats biltzaile zein upategietako langileen soldatak ere globalizatuak egongo diren.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR
Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario