Gaur goizean ikusi dut lelo famatu hau Kutxi kaleko etxe erdi hondatu batean eskegita eta berehala gogora etorri zait Karmen Gisasola etakide ohiaren Gaur Zortzi liburua, auskalo zer dela eta. Baina, hau kasualitatea, hau, gaur bertan ere Gisasola ETAk akabatu zuen Joseba Goikoetxearen alarguntsari besarkaturik azaltzen zen ozta-ozta egunkari guztietako lehen horrialdean. Badirudi hainbat biktimaren euren borreroetariko batzuekiko berradiskidetze saio, ekitaldi edo dena delakoa zela. Ez ditut azken honen nondik norakoak ezagutzen. Egia esan, ez dut honen kontura ezer berririk esateko, ederto deritzot, nola ez. Hartara, eta ia ezinbestez ere, Arestiren poema ere gogora ekarri dut ziplo, zein esatekorik ez dut. Etxera itzuli, bai, aitaren etxera Arestiren poeman bezala, baina zer nolako etxetara bueltatzen diren, nolatan dagoen etxe hori, nola defendituko duten gaurgero poemak dioenez, nik Kutxin ikusi dudan etxaurrea hondatzear omen zegoen, eta hori, jakina, metaforikoegia begitantu zait eta ezin asmaturik zer dela eta.
lunes, 25 de noviembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario