Oraintxe bertan nire txikerrarekin ohean etzanda nengoela kontu kontari, hau da, bere eguneko gauzatxoen kontura hitz eta pitz eta gaueko ipuina ahotsez leituz;
-"Ainhoa adiskide al duzu (bere mahaikide bat)?
-Eeeeeez. Ainhoa neska daaaaa.
-Eta?
-Neskatoak ez dira adiskideeeee
-Zer dira neskatoak?
-Neskatoak dira aldamenean dauden haurtxoak mutikoak bezalakoak.
-Eta zergatik ezin dira adiskideak izan?
-Mutikook elkarrekin jolasean egiten dugulako -erantzun dit txikerrak purrust egin eta gero...
-Eta neskatoekin ez?
-Eeeeeeez, neskatoak amak bezalakoak dira, errieta egiten dute etengabe....
Horrenbestez ez diot ezer esan gaurko efemerideari buruz, emakumezkoen botoa emateko eskubidearenaz, hain zuzen. Zertarako, etorkizunean ikasiko du gainera, denok eskubidez berdinak garela eta posible dela ere neskatoak adiskidetzat hartzea, baita bere ama ere, noizik noiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario