martes, 5 de noviembre de 2013

HARAKINAREKIN HITZ ETA PITZ


Nire auzoko harakina nire edadeko edo tipo oso jatorra da, harategira sartzen naizen aldiro, eta gehienetan biok barruan bakarrik gaudenez, gizalegeak zein auzoko dendariek kosta ahala kosta saltzeko premiak erangida, zeozer irizpidera ekarri ohi dit hitz eta pitz egite aldera. Gaur goizean bota egin dit ia tupustean, entrecotak ebaki bitartean, ea pozik nengoen atzo Errealak Osasunari emandako egurragatik. Ezetz esan diot, zer dela eta gainera pozik egon behar, kagondio?: "Ba euskaldunak zirelako nafarren kontra ari zirenak! erantzun dit serio demonio. Jakina, normalean paso egingo nuke, baietz ba, txorakeria galanta delako denbora halakoetan alperrik galtzeko. Gaur, ostera, ez dakit zergatik, ala bai, potroetaraino nagoelako bertakoek EHri buruz duten ikus/pentsamoldeari men egiteaz betiere debaldeko erretoliketan ez sartzearren, horregatik eta baita nik txikitandik, betidanik, Nafarroa oso gertu izan dudalako hainbat eta mota askotako arrazoirengatik, egia esan, eta hein txiki batean bizkai odola zein giputz senitarteko andana ere izanda gainerako euskal lurraldeak baino gertuago, bi taldeak euskotarrak direla ihardetsi egin diot harakinari ni ere serio demonio. Txunditurik geratu zait: "baina...", bainarik ez, ala ez al dakizu Osasuna hitza bera euskalduna denik? Ba ez, jakina ezetz, ez zekien, nola jakingo gainera. "Ba, orain badakizu", erantzun diot irribarre batez ezusteko seriotasuna edo biguntzeko asmotan. Orduan, eta honez ere ez dakit nik zeren kontura, aitortu egin diot harakinari; "beitu, niri euskal taldea izatea ala ez berdin dit, erreala eta osasuna atsegin ditut, bai noski, baina Bilbokoa ez. "Bilbokoa", bai jauna, Athletic izeneko talde hori... edozein gasteiztar alavesista peto-peto eta nire kasuan ere behin-behineko baten modura Athleticak beti galtzea gurago dut; atzo ez beste, atzo nahiago izango nukeen irabaztea Atletico alu horri ez baitzait batere bidezkoa begitantzen bere ultrek euskaldunen kontra etengabe jardutea biraoka, ez baita batere zilegia euskaldunen kotrako irainak eta gainerako atletikozaleen partetik inolako gaitzespenik ez jasotzea. Eta horrela ospa egin dut harategitik serio antzean, eta batez ere nire buruarekin erabat harrituta, ez bainekien benetan zertara etorria zen nire partetik halako bapateko abertzaletasun ateraldi hori, zer ardura zidan niri guzti horrek, normalean paso egiten baitut, eta areago, erdipurdizko futbolzalea izanda ere, atsegin bat, baina jarraitu apenas, futboleko gauzei hainbeste erreparatzen diedan jakiteke. Tira ba, ziurrenik eguraldiak edo piperminduta nabil gaur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...