viernes, 16 de septiembre de 2011

ERDIBIDERIK?

Duintasun bidea. Euskara gaixo dago Osakidetzan from HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA on Vimeo.


Kepa Elortza oñatiarra azaldu zen herenengun erdarazko egunkarietan ia urtebete zain egon baita kolonoskopia bat egiteko mediku euskalduna eskatu egin baitzuen. Badirudi gainera egundokoa montatu egin duela honaino iritsi aurretik, egon dela pasadizu bat beneta surrealista Arrasateko hospitalean sasiko itzultzaile batekin edo. Eskeini zioten gainera Gasteiza jotateko bertako euskaldun sendagile batek bere ardura har zezan. Berak ez zuen izan nahi inondik ere, argi eta garbi, ozen-ozen, aldarrikatzen baitzuen eskubide osoa zuela bere eskualde euskaldunean euskeraz tratatu zezaten.

Horrez gain nork bere iritzia, edonola ere behin berriro euskal gizartearen zatiketa sozio-kultural garbia ondo asko erakusten dutena.

Alde batetik euskaldunok gure herrian euskaraz osorik bizitzeko ez dugun eskubidea edo aukera salatzen dutenok, urteak pasa ahala, euskara sustatzeko eta abar xahuturiko diru eskerga kontuan hartuta ere, euskaldunon gutxieneko eskubideak bete edo asetzeko dauden hutsune handi-handiak, bai euskeraren berezko ahuldadearengatik zein euskerazko benetako serbitzuak-eta ezartzeko borondate eza itzelarengatik. Oraingoan, berriz, krisialdiaren ajeek eragindako oztopoak gehitu behar genituzke.

Bestalde, Elortza jaunarengan betiko aberltzale atorrante eta kaskamotza baizik ez dakusatenak, egoskor-egoskorra bere osasuna arriskuan jartzeraino -gero ezta hainesteraino, baina kontrakoa sinetsi nahi izanda ez dago bestelakorik-, beste behin euskararen lelo alua mahai gainean jartzen duena politika egiteko asmotan, euren ustetan inon ez dagoen problema hutsala irizpide bihutzearren.

Izan ere, erdibanatuta gaude euskarenganako sentiberatasuna dela medio, euskaltzaleok gure hizkuntzaren zokoraketa historikoaren enegarren adibidea somatzen dute albistean. Gainontzekoek ordea euskararen etengabeko inposaketaren beste saio berri bat. Lehenengoek diote euren burua arrotz moduan hartu beharrean daudela ezin dutelako euskeraz behar eta nahi adina bizi. Gainerakoek euskara bezalako hizkuntza txikiek eragozpenak baino sortzen ez dituztela uste dute, abertzaleon gutizia ideologiko-politikoek eragindako arazoak direla, ez besterik, ez baitago inolako premiarik euren aburuz ezertarako balio ez duten hizkuntza batzuk hain aintzakotzat hartzeko. Bai EHn, eta zer esanik Espainia aldean non kontrako iritziak edota jarrerak nagusi diren. Ez dezagun gure burua engainatu, kanpoan badago gutxiengo batek zinez gorrotatzen dituena gaztelera ez diren hizkuntzak, euren desagerpenaren alde daudenak. Alabaina, gehiengoa ere ezta oso aldekoa, zeren eta, printzipioz eta legez onartzen dituzten arren, ezertarako balio ez dutelakoan daude, areago, oztopo baino ez direla espainiar guztion elkarbizitzarako, zenbat eta euskara edo katalan gehiago, gero eta Espainia gutxiago uste dutenak, Espaina, berezkoa zein betikoa, gazteleraz izan baita halabeharrez, gainerako guztia abertzale banaka batzuen lehentasuna eta kapritxoa omen da, besterik ez.

Ba al dago, ordea, erdibideko erizpen edo jokamolderik? Auskalo, zuhurtzia eskatu ezkero nik uste egon badagoela gizakume zuhur asko, non dauden ez dakit, agian ez dira hedabideetan gehien azaltzen direnak, ez dira jendeak entzuteko gustukoen dutenak, nahiago dituzte oso bestelako juzkuak egiten dituztenak, ulerterrazagoak egiten zaizkie funtsean zakatzagoak diren aldetik.

Ene ustez falta da gutxieneko enpatia bat, betiko lez, besteen jarrera edo sentimenduak ezagun eta ulertzeko. Baina baldin badago faltan zerbait, hori da borondatea, bai Arrasate aldera mediku euskaldunak eroateko, behar bezala, bai gauzak hain xinpleak edo erabatekoak ez direla behingoz onartzeko; hau da, zuri agian berdin dizu mediku euskalduna izateak ala ez, benetan nahi duzuna profesional ona izatea da, baina beharbada beste batek, profesional ona, aparta, izateaz gain, bere hizkuntzaz ardura har dezan eskubidea aldarrikatzen du. Gero gerokoak, gauzak noraino edo nola ahalbidera daitezkeen guztion eskubideak -ez apeta hutsak-, eta betiere inoren kalterako ez izanda, gauzatze aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...