lunes, 19 de septiembre de 2011

GEHIEGIKERIA OTE?


Asteburu honetan ederra izan nuen ere nire aitarekin animalien eskubiodeen edo gizakumeek animalienganako sentimenduen kontura. Bere ustetan animalien aldeko jokabideak, hau da, tratu txarrak edo oinazeak debalde eragitea, gehiegikeria, itxurakeria edo memelakeria hutsa omen da, ez besterik. Bere aburuz abereak gizakien serbitzurako sortuak dira, hala izan baita betiere bere herrian, nekazal arloan bestela esanda. Eta ni banator bat berarekin, teoria animalistak oso kontu handiaz aintzat hartuta ere, zenbait puntutan, gutxitan egia esanda. Nik ere uste dut gizakumeok abereak hazi eta hezi egiten ditugula gure bizibeharretarako edo, kontsumarako, nola ez, haragi-jaleak garen aldetik edo animaliak erabiltzen dituzten hainbat ikuskizunen zaleak: baina, horrek ez du ezertan esan nahi alperrikako edo debaldeko oinazea egin behar diegula.

Nire aitak ez zuen ulertzen, nola gainera berak esan bezala animaliak eta gauzak parekoak begitantzen baldin bazitzaizkion, besterik ez baitzaie begitantzen bera bezalako baserritarrei. Eta bada, jakina, oraindik oraingoen artean behintzat bai zela joera nagusia. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, gure inguruarekiko begiratua zenatat eta zabal, sakon eta batik bat zentzunezkoago egiten den heinean, gu ere gero eta errukiberago jokatzen dugu ingururatzen gaituzten animaliekiko. Egia da nolabait sentimenduok gizatu egin ditugula, eta ene ustez ezta batete txarra, horrek ere gu gizatzen baikaitu.

Nire aita ordea ez dago gertu halakori ulertzeko, nik bezala pentsatzen dutenak, eta zer esanik ekologista aluok, txotxolo hutsak gara bera bezalako gizon aditu eda zentzudunen aurrean. Tira ba, nik badakit ezingo dituela inola ere bere pentsamolde trauskilok aldatu, pentsatu bezala hilgo dela ez baitio inolako aukerarik ematen txikitan ikasi edo ezagutu zuen monduaren nondik norakoak kolokan jartzeari, guztiz kontrakoa baino, besterik ezean pentsamoldeoi gogor eusten dio ezinbestez.

Besalde, gaur goizean irratiari adi nengoela, egun maskoten dolua gainditzeko psikologo espezializatuak badaudela jabetu naiz. Zur eta lur geradu naiz.
Nola ez, nire aitak aipatzen zituen gehiegikerien zerrendara gaineratu beharrezkoa, bai noski, nik ere lehen aipaturiko gizatze horren adibide benetan gogoetagarria, eta behin berriro gurean erdibidea, hots, Tordesillaskoa eta albiste hau nola uztartu, ia beti biderik malkartsuena delakoan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...