miércoles, 14 de septiembre de 2011
FRANÇOIS HOLLANDE BEHIN-BEHINEKO EUSKALTZALE?
Atzo BERRIAN irakurritakoa gutxienez harrigarria da, ez baita batere normala halakorik entzutea Frantziako goi mailako pertsonai baten eskutik, euskara bezalako hizkuntzen inguruko eztabaida edo ia albiste oro tabu garbi-garbia baita, ez baldin bada, noski, folklore arloko zer edo zer.
Frantziako presidente bada, Hollande prest legoke euskara Konstituzioan sartzeko saioa egiteko
François Hollande PSFko kideak adierazi du bere alderdiaren Frantziako presidentegaia bera bada, prest legokeela Frantziako Errepublikako "hizkuntza erregionalak" herrialdeko Konstituzioan sartzeko; besteak beste, beraz, euskara —Frantzian, beste "hizkuntza erregionalak" bezala, ez da ofiziala—.
Frantziak 1999an hizkuntza gutxituen Europako Gutuna sinatu zuen arren, ez du berretsi. Hollandek Estrasburgon lau mila jarraitzaileren aurrean jakinarazi du bera hautatzen badute Frantziako Gobernuko lehendakari, Asanblada Nazionalera eramango lukeela gaia, "eta, gehiengo parlamentarioa balego, Konstituzioa aldatzerik izango litzateke, baina ez frantsesaren ahuleziagatik, baizik eta garrantzitsua delako hizkuntza erregionalen defentsa egitea".
Badirudi orain duela gutxi Hollande Xiberuko Larraineko pastorala ikusten egon zela, argazkian ondo asko azaldu bezala. Baliteke orduan, nahiz eta harat joan ohi den hainbat eta hainbat ikuslek bezala tutik ez ulertzea (Oloron inguruko lagun batzuk urtero joan ohi dira argitarauarekin eta guzti, pastoralaren itzulpena barne, eta haien erranetan egundokoa igarotzen dute aparteko festa giroan eta abar). Baliteke PSFko euskaldun lagun batek gonbidatua izana, eta baita ikuskikuna aurrera joan ahala taula gainean bertan egiten zen hizkera horrek liluraturik geratu izana ere. Auskalo! Edonola ere Hollandek bota egin dituenak Frantziako goi mailako agintari edo ordezkari bati aspaldi ez entzundakoak omen dira, ederki baitakigu frantsesen hizkuntza txikiekiko pentsa/jokabidea zer-nolako den, Espainako edozein batasun-zalerenak bezain maltzurrak, gehienjota nola edo hala bizitzeko eskubidea onartzen digute, gainerako guztia ordea oso bestelako kontua da, hor dago kolokan ez dakit zer estaturen osotasuna edo, edo gutxienez estatu baten berezko nortasun bakarra, betikoa, eskoletan mendeetan zehar irakasten saiatu direna, onartzeko gauza diren bakarra.
Orain egin dezagun apustu, noiz arte eutsiko dio Hollandek bere aginduari, noiz arte gurea bezalako hizkuntzen aldeko politikak-eta aldarrikatuko ditu? Baliteke, ene uste maltzurrean, Xiberuko pastoraleko protagonista nor ote zen benetan asmatu arte???
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario