jueves, 1 de septiembre de 2011
MADALENAK
Garaiotan berri txarrak edonondik iristen zaizkigula -badira egunak hobe dela ekonomia horrialdeetan ez erreparatzea-, biziro maite duzun norbaitek platertxo bat ekartzen dizu, zerekin?, aspaldi ez ikusi, ez goxat, izan duzun gozoki batez gainezka: madalenak. Bai, sukaldeko labetik zuzen-zuzen badakarkit ustez behintzat ni ere maite nauen gizabanako txit txundigarri horrek haurtzaroko usain hunkigarria; madalenena. Madalena goxoak, etxekoak, maitekiro eginda etxeko labean, ekinaren ekinez, hau da, aurreko lau labekadaren ostean, berro-beroak, niri mota guztietako opilak-eta gustatu bezala, plazer hutsa okinarena, hau da, labetik zuzen-zuzen lehenego goxokiak dastatzeko parada duena.
Bai jaun-andreok, plazertxo txikia, goxoa, xumea eta batez ere etxekoa, niri behintzat aspaldiko hainbat kontu edo pasadizoak gogora ekartzen dizkidana, akorduan dudalako nire ama bera labe ondoan antzerako goxoki xamurrak eginez (oraindik orain ere egiten zizkigun, baina ezta gauza bera, dagoeneko labea martxan jartzen duenean enetako ez baitira bere iloba kuttunendako baino), eta honekin batera ere izan nintzen haurtxoa, ikaragarri estimatzen zituena bere amak, supermekatuan zuzen-zuzen erosi beharrean, arratsaldeetan labeari atxikita ematen zituen orduak.
Ez zegoen alderik, ezin zen egon, horregatik etxean egindako madalenak oso bestelako kontua omen da, oroitzapen goxoak ez ezik, oraingoak ere zeharo estimatzekoak direla gogoratzen dit; berdin dio behin-behineko okinak labekada guztiak antzera egin ahal izateko oraindio dexente ikasi beharrean dagoenentz.
Eta bazen garaia halako usainak berreskuratzeko, bazen garaia gauza benetan goxo eta osasuntsuak jateko. Bizi ditugu garai txarrak, oso, mota askotako kiratsek jota, besteak beste oldarka datozen eskuin-kumeen politikak eta hauekin batera euren arinkeria ideologiko-filosofiko-morala edonora hedatzeko prest, hau da, krisialdi petral eta batez ere etsigarri hau behin betiko gainditzeko modu bakarra dagoela sinetsi erazten digutenak.
Kiratsa, bai, edonolako ustelkeriatik sortzen dena, baina morala okerrena omen da. Horrenbestez, zelan ez alaitu eta goraipatu aspaldiko madalanen usain goxoa etxean zein gogoan hedatzen denean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario