viernes, 11 de noviembre de 2011

NEMEKITEPÁ


Entzun berri dut errodatzen hasi direla nemekitepá izeneko pelikula euskara hutsean, bertan antzezten dutela Barbara Goenagak, Gorka Otxoak eta abarrek. Bada duda izpirik gabe oso albiste ona hau baita azken bizpahiru urtetan euskarazko enegarren filma (Aupa, Etxebeste! Arriya, Bi anai, Izarren argia, Urte berri on, amona, Zorion perfektua eta abat). Primeran dago, jakina, gurea bezalako hizkuntza tippi batez filmak egitea, nik uste asko ere laguntzen duela gure hizkuntza arlo horretan garatzera, hots, zenbat eta eguneroko bizimoduaren arlo gehiagora zabaldu gero eta hobeto, noski. Eta euskaraz errodatzea oztopo edo eragozpen garbia delakoan daudenentzat hona hemen filma berri honen zuzendariak esana:

Zuzendariek euskal zinemarentzat ekarpen polita izatea espero dute. "Askoren ustez, film bat euskaraz egiteak mugatu egiten zaitu, baina, gure ustetan, euskaraz lan egitea gainsari bat da", adierazi zuen Telleriak proiektuaren aurkezpenean.

Ni behintzat askotxo poztutzen naizelako, ez dut espero, nola ba, ekoizpen handiko filmarik, ez behintzat Gladiator bezalakorik, baina bai behintzat sos handirik eskatzen ez duen beste osagarri ezinbesteko bat pelikula on bat egiteko: talentua. Talentua ezta merkea, nola edo hala saritu behar delako, baina gauza txikietan ere erabiltzeko parada izan dezakegu, esaterako, umorezko fima goxoak egiteko edo gure inguruan erroturiko gaiak jorratzeko, zer besterik. Eta ohitutzen baldin gara euskarazko filmak ikusteko, ohitutzen ere gara euskarazko gauzak kontsumitzera, hain kinka larrian dagoen euskalgintza sustatu eta hedatzera ahal dugun heinean behintzat.

Tamalez, hau guztiau oso poztutzekoa da bazelako garaia neurri txiki horretan euskarazko gauzak goxatzeko. Hala ere, galdera oso argia eta zuzena da: nola, noiz, non? Filmok ozta-ozta estrenatzen dira, eta behin estrenatuta ere bizpahiru astebete baino ez diraute zimema aretoetan. Noren errua? Ez du balio esateak hain pelikula txikiak, apalak izanda atzerretik datozenek jan egiten dituztela, ezta egia, edo ez litzateke benetako ikuslego zabal bat baldin balute, hemen ere salerosketaren legea nagusi. Eta berdin suertatzen da euskalgintzaren hainbat arlotan, liburugintzan esate baterako, euskaldunok ez baldin badugu kontsumitzen akabo, nori axola goi mailako literatura izatea gero inork ez badu irakurtzen? Bada ere, gainera, euskararen biziraupenaren gakoa, badakigu, aspaldi-aspalditik ere, hizkuntza bat ezta galtzen ez dakitenek...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...