jueves, 3 de noviembre de 2011

ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA


Eta Bilbora joaten naizen aldiro ere Aresti gogora ekarri ohi dut, Aresti baita nire euskaltzaletasunaren onarria zein helburua, Arestiren adibidea barik posible ez litzatekeelako gaur egun nekez, kostata, ezagutzen dugun kaletar baino hiritar jarrorrizko benetako euskaltasun kontzientzia bat, edo bestela esanda, Imanol Larzabalek ondo baino hobeto NIRE EUSKALTASUNA kantuan azaldu egin zigun euskaldun izateko modu ezohizko edo ozta heretiko bat, inolako ordainsari edo mugarririk gabeko euskaltasuna.

Horretarako ere Arestik hizkera baten eredua sortzen lagundu zuen, gaztetan ikasitako bizkaiera alde batera lagata, euskaldun guztiontzakoa asmatu eta zabaltzeari ekin zion. Bere lana izan zen ardatza hein handi batean. Edo bestela esanda, baserritik landa, usadiozko euskal girotik aldendurik, beharbada ere erdal kutsuagoko hizkera berri moderno batez, aintzinako literaturatik edanda ere, haren poemek euskara hiritartu egin zuten.

Areago, bere bizian ere eman zuen jarraibide nahikoa, ez baitzen sekula makurtu edo orduko euskal abertzaletasun tradizional, etnomaniatiko edota banderizora. Horretan ere bere bihotz-zabaltasuna erakutsi egin zigun, Euskal Herria ezin hobeto ezagututa haren osotasun edo aniztasunean bere egin baitzuen hainbat eta hainbatek inoiz egin ez bezala. Eta horrexegatik ere deseroso egin zitzaion askori, inodik ere ordezkatzen ez baitzuen ohiko euskaldun peto-peto, zintzo-zintzo, mantso-mantsoren papera betetzen. Arestik heresia gogoko zuen, eta hedatzen saiatu zen ere nonnahi, besteak beste euskara hainbeste maitatuz bere biziraupena eredu batu eta berriztatu batean zetzalakoan.

Badago Bilbon, eta auskalo zein beste hainbat berritan ere, bere izeneko ikastetxe zein euskaltegi handi bat. Badaude ere bere izeneko hainbat kale nahiz eta berak honen kontra hain eder idatzi, baina ez dakit nik horrez gain Arestik ote zuen merezi duen ospe handia euskal kulturaren guruen partetik, badirudi nahiago dituztela oso bestelako eredu batzuk, oraindokarren baserritik zein eliz-dorreetatik hur daudenak, euskaldun peto-peto harengandik, baliteke gaur egungo euskaldun abertzale sutsuarengandik soil-soilik, hain zuzen ere.

Hona hemen nire aburuz Arestiren berezko nortasuna ezin hobeto erakusten duen poema hunkigarri hau:

Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
Bien bitartean
Anton eta Gilen zeuden
zerrarekin
tronko hura erdibitzen.
Sokarekin...
Eztago kablerik...
Bestela...
Tira eta tira,
orain Anton,
gero Gilen,
eznaiz hilen,
Gilen.
Hemen euskeraz
ta han erderaz.
Birao egiten zuten.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.
Arbolaren neurriak hartu nituen.
Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
(Amak gauean pentsatu zuen errekara
erori nintzela). Eta esan nuen:
Beti paratuko naiz
gizonaren alde.
Gilen.
Anton.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...