sábado, 19 de noviembre de 2011
HAUSNARREAN
Hausnarketa eguna, noiz ez?, baina gaurkoa legearen aginduz. Gogoeta egingo al du? Auskalo, aspaldi erabaki banuen ni ere "sumindua" nengoela inguratzen ninduen ia ororekin, ezkertiarra izanda Espainako Gobernukoek huts egin didatelakoan nago, ditxosozko krisialdiari aurre egin, bai, baina betiere zeharo ezezagunak eta berez zitalak diren merkatuaren indarrei men eginez, inolako kritika edo eragozpentxorik gabe. Alde horretatik, esan liteke Zapatarok berandu eta txarto aurre egin dio egoera petral honi. Egia da saiatu egin dela gure ongizate makalaren oinarriari eusten, badatozenekin oinarri hori inoiz baino kolokagoan dagoela ezkerrari suposatzen baitzaio jende xehearekiko nolabaiteko betekizuna, eskumakoei ostera berdin zaizkie langile apala edo behartsuak, euren aitzakia da merkatuaren legeak dena konponduko duela, merezi duenarendako, gainontzekoak hor konpon, badakigu Darwing tartean, haiek esaten diote neoliberalismo, hau da, gizona bezain zaharra: indartsuaren legea.
Eta hala eta guztiz ere, ez dakit, baina somatzen dut oraingoek botereari eutsi ezkero gauzak ez direla errotik askotxo aldatuko, gauzak nolabait aldatu edo mehatxu egiten diguten indar ezezagun eta gaiztoei aurre egiteko, hein handi batean Estatuaren eskuetan ez dagoela, Europakoarena baino. Baina, ez naiz fido Rubalcaba bezalakoekik, badira benetan ernegatzen ninduen PSOE baten parte, ustelkeria zein GALa gogoratzen ekartzen dizkidana, eta PSOE honi gaineratu behar Zapateroren ajeak, besteka beste egiatan balio handirik gabeko hainbat ministro edo politikari, jende gazteegia edo alperregia, beharbada ere adiskideegia. Rubalcabak irabaztekotan letorke benetan aztoratzen nauen PSOE jakobino eta handiusteko hori, Espainaren kontzepzio zeharo dezimononikoa duena, antzinako liberalen ondorengo peto-petoak, eze gutxi amankomunean dutenak EEtik PSEra aldatu ziren sasi-abertzale ezkertiar haiekin edo are gutxiago euren estatuaren ideiarekin; lehenengoek probintziez osaturiko Espaina bat gogoan dute, gorrok ostera herri zein nazioez, Zapaterok nolabait hasiera batean sinestarazi egin ziguna Cataluñako estatutuarekin eta badakigu denon zer-nolako porrota, besteak beste bere alderdiko hainbat eta hainbatek kontra alde egin zuelako
Ba duzu ezker abertzaleari bozkatzeko aukera! Baduzu, Txema, eskuin abertzaleari ezta ametsetan ere botoa emango ez zeniolako. Baina ez, ez naiz independentista, gehiena jota foruzale erromantiko inozo edo idealista bat, eta nahiz eta atzerrian, jatorrizko Espaina aldean, hemengo gauzekiko zer nolako ikuspegi benetan murritza edo makurra dutenaz nazka-nazka eginda egon, nahiz eta gero kondidantza eskasagoa izan benetako Espaina anitz eta tolerante batean, nahiz eta gure hizkuntza zein nortasunaren kontrako mota guztietako irainak zein gezurrak entzun, nahiz eta betiereko Espaina itxi eta hitseko ordezkariek boterea eskuratu, ahaztu ere ezin dut ahaztu Amaiurren ez dagoela antzinako heroien ondorengorik, orain dela gutxi arte haiek ez bezala pentsatzen ez zutenak akabatu nahi zituzten gaizkileen lagun zein babesleak baizik. Ezin dute jo ezer gertatu ez balitz bezala, baina bai, horrek ematen du euren asmoa; ahanztura zein gezurraren legea.
Eta bai, datorrena ez zain batere atsegin, datorrena da gehien atsekabetzen nauen Espaina, datorrena da bizkar gainetik kenduta uste genuena, datorrena da boteretsuen akelarrea herri xumearen kontura, datorrena da gorago aipaturiko indar ezezagun eta gaizto horien morroirik minenak, datorrena da indartsuen legea eta kitto.
Eta nik zer egingo, baterez, ez baitut nortasun agira gaurkotu...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario