jueves, 24 de noviembre de 2011

ATZERAKO ZENBAKETAN


Aitortu beharrean nago sarri askotan oso arin, gainetik, gaizki, irakurri ohi dudala. Hori dela eta, behin baino gehiagotan oso bidegabeko jo dut zenbait libururekin inondik ere ez zegokidan iruzkina egiterakoan, beharbada hasiera batean liburuaren gaia edo oso atsegin ez zitzaidalako edo banituelako egilearekiko nire ezinbesteko aurreritziak. Baliteke ere arin-arin irakurritakoan mamiaz apena jabetu izana. Baliteke, baita beste hamaika bider ere lubururen batek zioena nekez ulertu izana ere hain arduragabe jokatzeagatik.

Zertara doa hau guztiau? Bart Karmele Jaioren ZU BEZAIN AHUL liburuaren Atzerako zenbaketa izeneko ipuina irakurtzen ari nintzela zeraz konturatu nintzen, hau bezalako literatura errealista eta subjetiboak gure barrua irauli eta bihotza ere urratzen digula gure bertatik bertarako mundua, gure ingurumaria, ezin hobeto azaltzen digun aldetik guk denok nonbaiten zein noizbaiten bizi edo nozitu egin dugun hainbat zirrara edo sentipenez josita baitaude ezinbestez. Baliteke Karmelerekin barre gutxi egitea, edo gutxienez ez jarraian, baliteke ere zenbait narrazio arinegia edo agian enetako gairen bat jorratzeko tonua edo txepelegia begitantzea. Baina, oro har esan beharra dago haren ipuin ia guztiak izugarri gustatu egin zaizkidala hain gertuko eta zorrotz-zorrotzak begitantu zaizkidalako, eta hain gertukoak izanda ia beti omen dago benetan hunkitzeko parada, irakurritako Atzerako Zenbaketan bezala nire burua protagonistenean zein idazleak aurkezturiko eszenatokietan nabarmen ikusi baitut, hots, oso ezagunak egiten zitzaizkidan inguru-giroa zein jendartea. Nola ez somatu hau bezalako gertueneko literaturaren indarra kanpotik heltzen zaigun benetako, gatzgabeko eta sasiko kontsumo literaturaren aldean, nahiz eta ondo asko jakin ere hor nonbait zenbait listopasatu edo sasimaisu badagoela Karmelerena bezalako literatuari berdin egotzi ziotena; besteak beste ni neu ere. Oker nengoen, damu nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...