miércoles, 30 de noviembre de 2011

SASTAKOAK







Banabil aspadi honetan apurtxo bat abaildurik nire gauzatxoak direla-eta, badirudi krisiak nola edo hala denok jotzen gaituela ezinbestez, badirudi ere dena okerrera doala zuzenean, laster edo lur joko dugula ezustean. Dena dela, erabaki egin badut blog honen nondik norakoak gero eta pertsonalagoak izan behar direla, gaurgero saituko naiz egunerokotasunaren kontura egin ohi nituen postak alde batera uzten, nik uste inori ez zaiola axola nik bataz zein besteaz pentsatzen dudana, nire eritziak ez baitira oso apartekoak, zeharo arruntak baizik. Horrenbestez, blog honek izan behar baldin badu xede bat edo, nire gauza pertsonalak umorez zein xamur-xamur jorratzeak izan behar du nahitaez, bestela ia ezinezkoa suertatzen zait zerbait original burutzea sarea aktualitatea jorratzen duten blogez josita dago, gehienok ez dute ezer berririk ekartzen, gehienok aspertzen dute, errepikatzen dira. Hori dela eta, ea gauza naizen, egunero zeozer idazteko premia dudanez, nire blogtxo honen norabideari gorago aitaturiko moduan ekiteko, auskalo!

Zorionez, lur jota eta guztiz, betiere egoten dira ZALDIEROAren honakoak bezalako sastako suspergarriak edo, barrea eragiten duen oro bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...