Gartxot trailerra from Somuga on Vimeo.
Badirudi laster estrenatuko dutela euskara hutsean, jarrorrizko komikian Saraitzuko euskalkiaz gainera, hau da, hondarretan dagoen nafar hizkera bat, egindako GARTXOT izeneko marrazki bizidunezko pelikula, Axisko Urmenetaren marrazkitxoez hain zuzen ere, biziro estimatzen dudan artista betidanik. Ea baduen ibilbide luze eta heinean ere arrakastatsua, opa diot bihotz-bihotzez marrazkigintza oso-oso gogoko baitut, eta baita ohiko gogoz euskarazko ekoizpen bat den aldetik ere.
Gartxoten istorioa, bertzalde, izugarri polita begitandu zait aspaldi-aspalditik:
XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendizerrako Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.
Esan bezala, itzela bezain gogorra, krudela, semea hilzen duen aitarena ez baita batere samurra, ezta behintzat ulertzen gaur egungo ikus/pentsamoldeen arabera, kosta egiten da irudikatzea edonor halako kinka larrian. Eta jakin badakite ere kontakizuna nolabait oinarrituta dagoela Kanpinonek idatzitako eleberrian. Hor nonbait irakurri dut Kanpionek ikuspunto nazionalista batetik egin zuela, adierazi nahian erne ibili beharrean dagoela liburuari ekin nahi diona, bertan topatuko duenak agian izutuko duelakoan, nazionalismo, euskal abertzaltasuna hain zuzen ere, berez maltzurra edo arriskutsua delakoan. Ahaztu zaio halako zerbait adierai duenari Kanpionen kontakizuna bere garaian kokatu beharra zegoela; areago, ahaztu zaio azpimarratzea Kanpionen ustezko nazionalismo horrek ez zuela zerikusirik Abandoko zoroak asmatu zuenarekin, iruinsemeak oso bestelako nazionalismoa gogoan zuela, historia zein hizkuntzarekin lotura handiagoak zituena, burges eta hiritar kutsukoa gainera.
Baina tira, murrizketa ideologikoak alde batera lagata, badugu zerekin goxatu gure hizkuntzaz ere, eta hori, kontuan hartuta gaur egungo kulturgintzaren nondik norako makal edo petralak, oso poztekoa da. Honi gaineratzen baldin badiozu marrazkietaz ari gara, zer esanik ez ni bezalako marrazkizale amorratuendako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario