jueves, 1 de marzo de 2012
INOZOEN NAGUSIGOA
Ospitaleko gelan nire amaren aldamenean dagoen atsoak oso argi zuen atzo erizainak erresidentzian laguntzaile bat ipintzea agindu egin zionean: Kutxi kalekoa bertakoa gura zuen, eta batik bat bertako norbait, gasteiztar peto-petoa. Erizainak ere oso argi zuen eta hala adierazi egin zion atso gaixoari: “aizu, Mari, zure Kutxi kalean ez dago bertan jaiotako inor, denok dira gasteiztar berriak…”
Badakit halakoak edonon etzun daitezkeela, badakit nonnahi denetarik dagoela, badakit harri koskor batek ez duela muinorik egiten; bainaaaaaa, Gasteiza bueltatu, eta belarriak apurtxo bat zorroztu ezkero behingoan entzun ditzakezu halakoak eta beste.
Esaterako, ama ingresatu eta erizainak-eta gelatik igaro bezain laster, abizenetan erreparatu eta atoan, "Ramírez de La Piscina?", "zu al zara herri hartakoa?, Zu al zara noren senitarteko?", badago hemen, bizi garen triangulo euskal/nafar/errioxar honetan, joera bizi-bizia gainotzekoekiko estimua gogoan hartzerakoan. Nire ustetan, eta edonondik ikusita, tribukeriatik gertu-gertu, eta edonola ere erakusten du ondo asko gure herkide askoren ikusmolde edo jokabideen zabar/zatarkeria.
Eta badut susmoa lehen halako ahoberokeriak jendartean botatzea oso gaizki ikusita zegoela, beharbada oso erne/adi zegoelako jende zintzoa eta buru zabalekoa halako gehiegikeriak entzun orduko bat-bateko kritika, errieta, kondena egiteko; haatik, gaur egun barra-barra entzuten ditugu jendea betidanik gogoan izan duen zaborra botatzeko aukera edo inpunitatea dutelakoan. Zer dela eta? Pentsamendu atzerakoia krisialdiak eragindako pobrezia zein beldurraz baliatuz gero eta hedatuagoa baitago jende xehe edo xinplearen pentsakeran, antzera pentsatzea oso erraza suertatzen baitzaie beti pepelerdoei...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario