lunes, 5 de marzo de 2012

TXONIKERIA EDONON


Badago Vaya Semanitaren bertsio berri eta ene ustetan zeharo kaxkar eta benetan alperrikakoaren pertsonai bat oso xelebrea, bere burua txoniz janzten edo pasatzen duen kimika litzentziatuarena arropa denda batean lan egin ahal izatearren, hau da, lankide dituen txoniek euretako bat balitz bezala aintzat har dezaten.

Tira ba, joandako astean, goiz batean Santiago ospitalean nire amaren ohe ondoan egoteaz asper-asper eginda, hiri erditik bueltatxo bat ematera irten nintzen haizea hartzeko asmotan. Kalean banengoela Casa del Libroraino hurreratu egin nintzen nire liburutxoak zeudenentz miatze aldera. Bertan negoela mahai zein apaletan gainbegiraka, zera aditu egin niena ezagun eta oso atsegin zaidan neska dendariari bere lankideari esaka.

-Uummm, Choskyren azken liburu honek oso piura ona omen dauka.
-Zeeeer? -galdetzen dio lankideak sor eta lor- noiztik duzu zuk gogoan filosofia?
-Ezta filosofia hutsa -erantzuten dio ezagun eta atsegin dudan neskak bere buru zuritu nahian edo- oso erraz irakurtzen da.
-Bufff, ba ikusi al duzu zer-nolako totxoa den -egiten du purrustaka languak liburu mardula eskuan oratuta.
-Baliteke, baina merezi du irakurtzea munduaren nondik norakoen berri izateko -neska bere zuribide benetan negargarria bezain adierazgarrian.
-Eneeeee, orain filosoarena eta guzti egin al duzu zuk? -esan zion besteak aho zabalik, ia-ia ikaratuta.

Zer ondorioztatu behar honelako elkarrizketa batetik? Auskalo, auskalo, nik denetariko iritziak eman eta zirrarak atera nitzake, noski, baina nik uste neska biok liburudenda batean lan egiten zutena gogoratzearekin nahikotxo dela, besterik ez.

Bestalde, goitik behera arakatu eta gero ez nuen nire linburuen zantzurik topatu, ez bertan ez eta intertean ere, badirudi aurtengoan Casa del Librokoek ez nautela askotxo aintzakotzat hartzen. Hau pena, hau! Pentsatzea ere bertan nire lehen eta azkenengo aurkezpena egin nuena!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...