Nik ditudan lagun eta ezagun ia guztiak kexu dira hainbat gauzagatik, denok bizitzarekin egonezinik sarri baino gehiagotan, bizian tatarrez nahitaez, betiere sortzen baitzaigu atsekabez egoteko motiboren bat, ezustekoren bat. Bizitza ezta sekula lasaia, zoriontasuna ez da inoiz etengabekoa, ezbeharra nonahi ea noiznahi sor dakizuke, berdin dio erne, gertu, zauden ala ez, gutxien espero duzunean zoria onetik txarrera aldatzen zaizu oharkabean. Kalamidadea daramagu gure bizkar gainean beti aurrera gogotsu, adoretsu, edo agian ezaxola ere, begiratzeko asmoa izanda ere. Hala ere, baliteke gakoa hortxe bertan egotea, aurrera begira zoazen bitartean kalamitatearen pisua geldirik baino guztiz arinagoa egiten zaizula, bestela pisu hori jasanezina litzaizuke. Horrenbestez, ez dakit nik norainoko demasekoa litzateke esatea bizi izatea gure patuari muzin egitea etengabean dela, akaso iruzur ere bai.
lunes, 20 de octubre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario