lunes, 27 de octubre de 2014

EZ NAIZ BERRIRO SARTUKO...


Ez naiz azken astegunotan nire kaleko kafetegira sartu gosaltze aldera. Ez nuen gogorik; duela pare bat astebete utzi egin nion egunero leitu ohi nuen egunkaria erosteari eta bertako egunkariek ederki asko aspertzen naute: Hala ere, edo batez ere, ez naiz inondik inora eroso, gustura sentitzen ez hain aspadi bezala. Gaur goizean, berriz, gosaltzera sartu egin naiz hainbat motibogatik orain kontura ez datozenak. Eta bai, bertan zirauen errusiar zerbitzari txit lotsagabekoak, betiko lez nire agurrari erantzun egin ez diona eta nire kafesne ziztrina zerbitzatu aurretik hamaika jirabira, itzulinguru, egin dituena barraren mutur batetik bestera eta bueltan, barra ondoan bizpahiru bezero baino ez egonda ere. Atsekabetu egin naiz, noski, beharko, kafetegi horretan oso ondo tratatu baininduten lehenago zeuden zerbitzari zinez jator eta atseginek, txitean pitean ere beraiekin hitz aspertuak egiteko aukera izaten bainuen. Hartara, Thomas Bernharden pasadizu bat akordura ekartzen ari nintzela bere biografiaren batean irakurria (badirudi T.Bk egunero Vienako kafetegi batera joan ohi zuela egunkariak irakurtzera, betiere gauza bera eskatu eta leku berean esertzen zela ezin gusturago inork ezer esaten ez baitzion eta egunkariak bake santuan irakur baitzitzakeen; behin batean, ordea, atso batek T.B ezagutu, beragana joan, eta auskalo zer esan zion; baina, T.Hk atsoari guztiz gizalegez erantzun, bere lekutik jaiki, kafetegitik irten eta harrezkero ez zen sekula santan bertara itzuli), nire kaleko kafetegiko ohiko bezero ezagun bat sartu, denoi adeitsu agurtu eta errusiar zerbitzariak lehen nirekin egin bezala tutik ere ez dio erantzun koitaduari, hain bezero jator eta fidela izanda ere. "Eztakipa", baina aitortu beharrean nago bezero honenak nolabait kontsolatu, lasaitu egin nauela nahitaez. Edonola ere, zin dagit ez naizela beste behin ere bertara sartuko errusiarra egon bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...