- "Danetik ikusi dot, pribatuen gauza bat eta publikamente kontrakue esaten eubienak, guzurra esaten eubienak guzurretan ebitzela jakitun, ebali ezin gendun informaziñua geunkela ekixienak eta horregas jolasten eubienak, gauza bat eta kontrakue esaten eubienak, ordainketak billete-sortekin eitten eubienak horrein jatorrixa frogau barik, paradisu fiskaletan dirutzak eukiesenak eta haien izen-abizenak argitara ataraten ez dienak, jatorri ezezaguneko dirue aberriratu dabienak eta kaleti jaunen moduen doiezenak, eta gainontzekoei ein bier doguna nahiz ondo eta txarto dauena esaten ausartuten dienak; horrei guztiei, badakixela zeintzuk dien, esaten dotziet lasai eon leikesela, nik behintzet ez doteselako nire memorixak idatziko".
-Baina, baina, Ahaldun Nagusi Jauna, hori guztiori salatu behar izan zenuke epaitegian.
-Ze ba?
-Nola ba? Delituak direlako, Bizkaiko Ogasunari iruzur egin diotelako.
-Ze delitu ta ze hostia, huskerixak! Alderdiak pagauko dau, guztiz hobeto, nik neuk pagauko dot, zenbat da, ba?
No hay comentarios:
Publicar un comentario