martes, 21 de octubre de 2014

ZABARTE PIZTIAREN KONTURA



"NIK EZ DOT INOR AKATU, NIK EXEKUTAU EIN DITTUT"


Ba bai, atzo leitu nion Pedro Ugarteri bere harresian eta harri eta zur utzi ninduen ezinbestez euskarazko wikiak Jesus Mari Zabarte etakidearen kontura, ez hainbeste dioenak, hau da, orohar Zabartek etakide bezala gauzatutako hainbat eta hainbat sasiko balentria heroi baten modura, ez dioenak baizik. Izan ere, euskarazko wikiak ez dio Zabartek 17 lagun erail egin dituena gupidagabe (badirudi behin polizia nazional bati tiro egin eta gero ileetatik ebatuta sasitza batetik arrastaka atera eta bertan behera beste tiro bat eman ziola garbitzearren). Areago, wikiak ez dio Zabartek berak esaten duena argi eta garbi: "nik ez dot inor akatu, nik exekutau ein dittut". Eta honen aurrean zer esan Ugartek berak eta beste batzuek dagoeneko esan ez dutena, hau da, Zabarte sikopata peto-petoa dela. Ez du bestelako izenik merezi. Zabarte ez da damutu, noski ezetz, ez dio inori sekula barkaziorik eskatuko, harro dago hiltzaile bezala egindakoaz, harro eta goietsia dago bere alderdikideen aurrean, harroputz biktima zein bihotz oneko gizakume guztion aurrean. Zabarte basapiztia garbi-garbia da. Zabarte da bere harro(puz)keriaz zein bihozgogorkeriaz Ezker Abertzalearen ajerik gordinena gogora ekartzen diguna: ezin duzu Zabarte bezalako gizatxar bat goraipatu, "borroka eredu" gisa aldarrikatu, eta egindako kalteaz damu zarela inori sinistaraztea, ezin ageriago geratzen baita asko eta askok gero eta gehiago somatzen duguna, Ezker Abertzalearena itxura baino ez dela, ez direla egiatan ezertaz damutzen, estrategia baino ez dutela euren helburu politikoak kosta ahala kosta gauzatze aldera, baina inondik inora ez euskal gizartearen berradiskidetzea edo bakearen lehentasuna zein nagusigoa.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...