Gogaikarria bezain negargarria nork bere aberriaren kontura hartu ohi
duen jokabidea, hau da, nirekin bat ala huts, ez dago erdibiderikorik.
Aberriaren pasioa hain sakona, gogorra, itsua da, ezen bizirik edo
beharbada zentzurik izateko erabateko adostasunak behar baititu horren
inguruan. Bestela akabo, aiko-maikoetan dagoen norbait topatzen baldin
duzu erabatekotasun hori pitzatzeko arrisku larria dago, ez baldin zara
erabat itsua, noski. Horrenbestez ere abertzale sutsuak bere
moduko beste abertzale aurkako baten premia dauka ezinbestez, badaki
aldez aurretik ez dela sekula aurkako horren ikuspuntuetara makurtuko,
aurkako horren ideiak bereak bezalako aldarriak baino ez baitira. Epelok
ordea dudak jarriko dituzte mahai gainean, hau da, benetan
eztabaidatzeko, gogoeta egiteko motiboak. Eta horrexegatik ere epelak
inor baino gorrotagarriagoak izan ohi dira, tamalez edo.
martes, 11 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario