martes, 11 de noviembre de 2014

GALDEKETAREN AJEAK



Baldin badago herri batean gehiengo bat estatu batetik banandu eta berea propioa sortu nahi duena, hau da, herri bateko independentistak hauteskunde demokratiko batzuen bidez nagusitu ezkero, nola egin aurre gehiengo independentista honi ez baldin bada aspaldi Noruegan, Quebecen eta oraintsu Eskozian egin bezala, hau da, erreferendum baten bidez. Hori litzateke egiazko estatu demokratikoetan, guztiz bidezkoa ematen duena. Botoa eman aurretik denetarik hizpidera ekartzeko aukera emango lukeena, alde ala kontra. Bestelakoetan ordea estatu horren batasunaren sakratasuna kontura aterako lukete, hau da, tokian tokiko legediarena edo. Bestelakoetan nagusitzen da jokaera guztiz kolonianala, hots, estatu horren indarrarena hiritarren borondatearen gainetik. Historiak ezin hobeto erakusten dizkigu zeintzuk diren jokabide honen ondorioak: Kuba, Felipinak, Irlanda, Yugoslavia... Horrexegatik oso-oso tristea da Catalunian gertatzen ari dena. Badugu alde batetik Espaniar estatuaren itsukeria, egoskorkeria, Catalunia edo edozein beste herrialdetako aldarrikapen sezesionistei betiere entzungor jo ohi duena ez baita inola ere aintzakotzat hartzeko prest. Eta badago, bestalde, katalan nazionalista asko eta askoren arduragabekeria zintzo eta ausart jokatu beharrean, hau da, benetako hauteskunde plebiszitarioak egin beharrean berme demokratiko guztiekin, Quebecen PQk edo Eskozian SNPk egin bezala independentzia aldarrikapen nagusia eginez, gaur bezalako komediari eutsi egin diotenak, hau da, itxura baino ez den herri galdeketa bat antolatuz. Bai, zer besterik begitandu behar bolondres independentista batzuek baino antolatu eta gauzatzen ez duten herri-galdeketa batez? Edo bestela esanda, zer generitzoke Obamak EE.BBetan Bigarren Enmendaren aldeko, hau da, armak eramateko eskubidearen aldeko, balizko herri galdeketa baten antolaketa National Rifle Association delakoaren partaideen kargu uzteari? Susmagarria behintzat eta edonola ere triste-tristea, erabat atsekabetzekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...