miércoles, 26 de noviembre de 2014

ARMADAREN ARRANTZAK



Herrialde baten independentziaren egokitasuna eztabaidagarria izan leike, noski baietz. Bada ezer baino lehen hirritarrek erabaki beharreko auzia. Horrenbestez, norbaitek imajina al lezake Erresuma Batua edo Canadako armada buruek halako auzian parte hartzen edo behinik behin aldarriak egiten? Ez al da oso ageri armada kontuetan bi tradizio zeharo ezberdin daudela, alde batetik anglosaxoia, eta bestetik azken bi mendeotan Espania zein Hispanoamerikako Historia "pronunciamiento" eta "estatu kolpeez" josi egin duena. Edo bestela esanda, eta Pello Zubiriak Argia aldizkarian ondo asko adierazi bezala: "Buj jeneral buruaren hitzetan biltzen da Espainiako Armadaren funtsa hein handian: Turkiako militarrekiko alderaketari uko ez egitea, metropoliaren ideia, barneko etsaiak… eta 1898ko hondamendiaren gaurkotasuna. Filipinak eta Kubaren galera. Hurrengo batean aipa lezake Maroko gerra, Franco eta bere kolega africanistak hainbeste markatu zituena." Areago, baldin badago bigarren tradizio honi ezin hobeto datxikiona hori da honako bi esaerok diotena: "Indarra sudurpean ukan" edo "Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...