lunes, 11 de julio de 2011

NORK LAPURTU DIGU UDA?


Asteburua euripean joan zaigu, gaur ordea hodeipean gaude oraingoz, baina inork ez luke seriotan esango uztail minean gaudenik, ez du ematen inondik, ez baldin bada haurrak oporretan badaudelako, laster gu ere egongo garen bezala edo, jai usaina nonnahi sumatzen delako, gutxienez komunikabideetako albisteetan, baina inondik sumatzen ez dena uda omen da, norbaitek apurtu digu uda hemen Kantauri aldeko eskualde honetan. Dena dago hodeipean, eta okerrena jendeari ikaragarri antzematen zaiola eguzki izpien egarriak dagoela, oso gogorra begitantzen baitzaigu hondartza hain gertu izanda hara eguzkipean lasai asko egoteko joan ezina, are gogorrago telebistatik edo beste nonbait jendea eguzki galdatan dagoela ikusita, hondartzan goxo-goxo etzanda edo alboko txiringitoan zurrutean. Ez, ezta batere normala, xamurra, kalera irten eta zeruan hodeiak lagun izatea, ezta bidezkoa urtean zehar udaren zain irrikan egotea uztaila heldu eta euritakoari heldu behar ere bai, ezta bidezko Asturias bezalako eskualde honetan euripean biziz gutxieneko bi hilabete eguzkitsuak edo sasikoak gozatu ahal ez izateko. Baduzu etxean haurra oporretan eta nabari zaio bera ere goibel dagoela, ez duelako inondik ere asmatzen udaroan gaudenik, gogait egiten dela, nahiago izango zuela eskolan egon etxean potrojorran baino. Eta hodeipean gaudela are okerrago egiten da bikotea etxera bueltatu eta kalera irteteko gogorik ez duela esaten dizunean paseatzeko girorik ez dagoelako, hobe dugula etxean, sofan etzanda makina inozoari begira, etxean beroago gaudela badaezpada, kanpoan euria mara-mara ari baitu etengabean. Etxean bai, baina noiz arte?, hots, noizko elkarri mokoka hastekotan asperrak kitzikatuta.

joan zen uda
eta negua heldu da

Gabriel Aresti

ozen esan
negua joan egin dela

Zea Mays

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...