martes, 5 de julio de 2011
EPIKA
«Galduta ere, borrokak merezi izango zuen»
Zer da epika? Lehian elementu guztiak kontra izatea eta hala eta guztiz gainditu eta irabaztea? Horixe da Yves Salaberri, Xala, lapurtarrak egin berri duena Eskuz Banakako Txapelketa irabazi eta gero. Lehenengo gaixotasuna eta honi aurre egin beharra, ondoren pilotaren agintariek ezetz ba finala joka zezan, beherala pilotaren munduaren erabateko deitoreak, erostak edo protestak Xalaren bere eskubidea errespeta ziezaioten, egon bazen norgehiagoka bat agintari eta pilotazaleon artean, iskanbilak nonnahi, komunikabideak batailaleku bilakatuak, Xalak berak gogor defenditu egin zuen bere eskubidea ozen-ozen. Aurrenekoek negozio hutsean erreparatu bitartean gainontzekoek zeharo bidezkoa zena aldarrikatzen zuten bakar-bakarrik. Azken buruan bigarrengoek irabazi eta Xalak, osatutakoan, finala jokatu eta irabazi egin zuen, ondo irabazita gainera, partida zirraragarria izan zen alde guztietatik, epiko-epikoa, berak kontatu bezala gaur bertan BERRIAk egindako elkarrizketa batean.
Nola gogoratzen duzu finala?
Gogorra izan zen. Nik hasieran erritmoaren falta sumatu nuen. Ondo hasi nintzen, baina gero Aimar agindu zuen. Nik nekea sumatu nuen, eta bera fresko zegoen. Nik txapelaren bila joan behar nuen, eta oldarkorrago jokatu, baina ez zen erraza hainbeste denbora geldirik egon ondoren. Berak hamar tanto egin zituen jarraian lehenbizi, eta gero, nik. Buruz buruko boladak ohikoak dira.
17-10ekoarekin partida galduta ikusi al zenuen?
Galduta ez, baina tanto bat behar nuela garbi ikusi nuen; joera aldatu. Tanto bat behar nuen, hiru edo lau jarraian eginez gero partidan sartuko nintzelako. Botileroak airez sartzeko eta arriskatzeko esan zidan, eta, tanto bat bestearen atzetik pilatzen ari nintzela ikusita, hazi egin nintzen.
Zer etorri zitzaizun burura azken tantoa lortzean?
Irabazi bai, pilotaren boteretsuek baztertu nahi zuten pilotari gaixoa badaezpada negozioa zapuzten zien, aurre egin zien pilotari egoskorra, bere eskubidea aldarrikatzea gogor eta kementsu ekin ziona, pilotazaleak bere alde jarri egin zituena, kirol honen alderdirik samurrena erakutsi diguna, pronostiko guztien kontra (Orain pixka bat lasaitu nahi dut burua, oso gogorra izan da. Kazetari eta ustezko aditu askok zioten final txarra izango zela, motza, azken unera arte ezingo zirela nirekin fidatu. 22-2 galdu eta etxera joan nintekeen, oso ondo egonda ere; final txarrak egon dira, eta egongo dira. Halako komentarioek min egin didate, baina, tira, azkenean, zorionez, dena ondo irten da) partida irabazi eta aparteko lezio epikoa eman egin diona jabetu nahi duen guztiari.
Pilota ene gogoan eta akorduan beti banakako kirola da, horrexagatik nik gustokoen nuen kirol guztietarik, horregatik eta aiton-amonen etxea Bastidako frontoiaren itzalpean zegoelako, teilaturik ez zuenean, pala pilota pila patiora jausi ohi ziren, aitajaunak bazeukan saski bat pilotaz gainezka, lehengusuok frontoi hartaraxe joaten ginen pilotokin jokatzera, nik ordea beti nahiago eskuz eta banaka, horretan zuk benetan gauza zinena erakuts zenezaken, zuk zenuen kontroka, bestela beti gainontzekoen ahalmen edo trebeziaren mende, futbolean bezala. Bai indibidualista hutsa, porrokatua, horrelakoa naiz ni eta ez dut ere inori barkatzeko eskatu beharrik. Nik taldekako kirolak ere gustuko ditut, baina txikitan irabazitako partida haiek nire epika txikiak dira ere, zirela Bastidakoak, zirela Sanviko frontoikoak edota Olabide Ikaslolako frontoi txikietan, zapatu goizetan Berroztitik jaitsita propio jokatzeko, frontoitxoak baino labe hutsak zirenak udaroan teilatuak metalezkoak edo zirelako, hura bai zela epika bero-beroa pilota galdatan...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario