jueves, 21 de julio de 2011
ONDOEZA
Ondoeza da eragiten didana norbaiti entzutea hiriko agintari garrantzitsu bat homosexuala dela ageriko mesprezuz, nola egoera edo ezaugarri pertsonal hutsa denak, beltzarana, lodia edo dena delakoa bezalakoak, benetako garrantzia lukeen bezala, funtsezkoa bailitzan bere betekizunak aurrera emateko edo bere kondizio horrek nolabait ezgai bihurtuko balu bezala aginterako edo. Ondoez ikaragarria halako esamesa berez bere burua ezkertiartzat edo duen batek esana baita, oso ezkerreko koalizio abertzale bati botoa eman diona aitortu berritan, agintari honen sokakoak erruz larrutzen dituena eskuinekoak izateagatik, hau da, atzerakoiak, diruzaleak, ostiajale porrokatuak eta abar. Ondoeza halako zurrumurruek ondo asko erakusten didatelako noraino sartua dagoen nire ingurukoengan gainontzekoei gaitzesten dieten larru azalaren azpiko intolerantzia, zer nolako itxurakeria euren burua besteon aldean zabalagoa aurkeztu nahi dutenena.
Gero, jakina, badakit gure inguruan soka atzerakoi, diruzale eta ostiajale horretakoak gero eta ugariagoak direla, gainontzekoekiko ezinikusi ideologikoa, ezberdin eta behintzat bestela pentsatzen duen ororenganako berebiziko destaina, betiko destaina gainera, gaien kontra, tximaluzeen kontra, etorkinen kontra edo printzipioz arrotz duten ororen kontra. Eta bai, noski, ni ere dezente abailtzen nau edonon, gero eta hedatuagoa, gero eta harrotuagoa, topatzen ari den eskuineko harropuzkeria maltzurra, espantu izugarria, negargarria, etsigarria. Badakite laster irabaziko dutela, nahi adina botere eskuratuko dutela gogara agintzeko, gustuko ez duten oro errotik aldatzeko, erauzteko. Eta bai, beldur ematen dute. Nola ez, oraingoz eta agian aurpegia jendaurrean egunero erakutsi behar dutenek bakar-bakarrik, ematen dute zentratuagoak, buru zabalagoak, Europan dagoen eskuinarekin homologable eta guzti. Baina hau guztiau oraingoz, hauen atzean badaudelako oso bestelakoak direnak, Intereconomiaren itzalpean, jende xehearen artean simaurra barreiatzen dutenak, gorrotoa eta aspaldiko balore zaharkituak berriro ezarri nahi dituztenak.
Harro daude, noski, eta zenbat eta kaskamotzagoak, eskolagabekoagoak, zekenagoak, gero eta harroago. Badutelako motibo franko harro egoteko, hauek ez baitira oso garai onak inteligentziarako, krisialdikoak baino, eta holakoetan deiadar guztiak omen dira ahalik eta gutxien gogoeta egiteko, nahikotxo egin delakoan aldez aurretik edo, eta bai ordea arazoei gogor eusteko ekinaren ekinez. Ekintza gizonak, jakina, haiek dira, munduari sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik garaitu zaizkionak, nahi eta behar adina jabego metatu dutenak, hutsetik eta batez ere ezjakinetik aberastu egin direnak. Haiek omen dira krisialditik aterako gaituztenak hain zuzen ere, jende kementsua, zintzoa, manupekoa, fededuna, diruduna, betiko eta batez ere krisialdia bera eragin zutenak, besteak beste bizpahiru negozioren jabe izanda eta bestetzuen diruaz baliatuz hiriburu bateko futbol taldearen nagusi bilakatu eta hain alperra zen ezen berehala eta hainbat arinen ospa egin behar zuen talde hori zeharo suntsitu baino lehenago, karguari eutsi bai, baina behin eutsita ezin iraun gero, handinahia besterik ez baitzuen sakelan ordura arteko enpresari arrakastatsu zein harroputzak. Honek bazituela soberako motiboak mozkor-mozkor egina bere egoskorkeriaz, ezjakintasunaz eta batez ere giza kaskarkeriaz harrotzeko, bai noski, eta baita, gainera, mundua bere modukoek bakarrik dakiten moduan konpontzeko: kolpeka.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario