domingo, 17 de julio de 2011
ELKARBIZITZAREN AJEAK
Ondo nazkatuta nago aldian behin nire bikotearekin izan ohi ditudan eztabaida edo kalapita garratzen kontura,ikaragarri kostatzen baitzait onartzea zer-nolako gaitza, latza, izaten den emakumezkoekin zenbait gai edo jorratzea. Badute, nik uste gehienek, edo gutxienez nire inguruko gehien-gehienek, edozein huskeriagatik gizabanakoen arteko harremanen hautsa harrotzeko joera bizia. Esan nahi dut, edozein gaizkiulertze, konponezin edo hika-mika hutsal kalte edo ezinikusi ziplo eta erabateko bilakatzeko joera ikaragarri errotua euren garunean. Gizakietan elkartzeko motiboak bilatu beharrean guztiz kontrakoa bilatzen dutela ematen du, elkar ezin ikustekoen bila baleude bezala etengabe. Kosta egiten zaie izugarri gizabanakoak diren bezalakoak onartzea, eta ustez edo printzipioz ez baldin dago alde edo konponezin handirik gizabanakootan, ez etsi, kosta ahala kosta lortuko dute zer edo zer topatzen ondokoa gaitzesteko edo, banatzeko zioak asmatzeko, bizia ozpintzeko.
Badirudi aspertzen direla, ez daudela behar bezala hezita gainontzekoekin ondo konpontzeko, batu beharrean banatu nahiago dutela, inguratzen duten guztiaren bizkarrezurra izateko jaioak direlakoan baleude bezala. Kosta zaie beraz gainontzekoak onartzea, jende berriarekin adiskiditzea, nola bestela, beti idoroko dute-eta edozein huskeria aiko-maiko hasteko, hobe dute bakarrik egotea badaukatenarekin, kontrolpean izan dezaketenarekin, inolako itzalik edo arriskurik begitantzen, suposatzen, ez dionarekin.
Bada, beraz, oso zaila, oso, zure bikotearekin bakarka egotea, demagun afaritan edo, eta hasiera goxo-goxo eta gero agian barrezka eta guzti ere, noiz edo noiz errieta egotea aitaturiko edozein huskeriaren erruz. Zuri txantxetan eta abar egitea gustatzen zaizu txolindu zarenean, zure asmo bakarra ondo pasatzea da-eta. Berak, aldiz, nahiago du bere barrenean egoten ziren ezinikusiak azaleratu, zu zeu bihotzetik aztoratzen dutenaren konplize bihurtzea nahitaez, nahiago du bere barneko sugegorriak askatu, abagunea profitatu bizia atseginagoa egin beharrean jasanezinagoa, zailago, aspergarriagoa bilatzeko.
Bizia, elkarbizitza hobeto esanda, bide ikaragarri malkortsua...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario