viernes, 22 de julio de 2011
HATOR, HATOR... ZATOZTE, ZATOZTE BIOK
Ostiral/ortzirale/bariku/egubabakotx... baina, agian batik bat sorginegun, badatozelako ene sorgin laztana eta ume deabrutxua, txerrentxoa. Badatoz Mr eta biok astebete igaro eta gero nire gurasoenean, nire hiri aluan. Esan behar primeran igaro dugula, lan eta jolas/solas egin dugula, bai betiko aixkide batzukin zein ustekabez topaturiko zenbait lagun zaharrekin, ni behintzat ikaragarri poztu/hunkitu nau bertopatze horrek, ia-ia egunero pintxoren bat eta kopa bat ardo ondua hartu ahal izatea bezainbeste. Goizetan ordenagailuari atxikita eta arratsaldeetan denetarik asmatu behar haurra telebistako marrazki bizidunenegandik erauzteko. Eguraldiak ez digu batere lagundu, alderantziz, bazirudien dena oztopo zela gurasoen etxetik alde egiteko, behartzen gintuela barruan geratzeko. Baina ez, azkenik irten gara txontxongiloak ikustera, mota guztietako museoak-eta eta batez ere Mr liluratu zuten zabuetara, atzo lagunak eta guzti egin zituen-eta. Eta ibili birritan bakarrik ibili ahal izan naiz, astelehenean eta gaur goizean bertantxe, zer esanik ez, Armentiako basotik Ariznabarraraino oinez, ematen du ez dela hainbesterako, bai zera!, zoazenean baliteke ezetz, baina buelta da literalki aldapan gora, ez naiz gurasoenera arnasestuka iritsi baia ozta-ozta.
Bestalde gogoratu behar atzo ikusitakoa aitaturiko zabuen inguruan. Garagardo bati helduta nengoela eta egunkaria sudurraren aurrean, burua bat-batean altxatu eta Mr. neskato ilehori baten aurretik ihesi dakusadala, haurtxo txikia lehenago nire kafetegiko terrazan ondo-ondoan zegoen amarekin euskaraz ari zela, benetan liluratu, limurtu egin ninduela euskaraz natural-natural mintzatu ez ezik, oso ahots melenga ere. Gainera, urrezko kizkurtxoetako neska horrek berehala Mr.en lehengusina nagusia gogoratu egin zidana bere urtearen parekoa zen-eta, eta itxuraz ere oso liraina, nabarmen zitzaiola neskatilari apurtxo bat koxkortu orduko zer-nolako neska pertxenta eta batez ere mari-maisu-agintari-txikerra eta gehienbat bazter-nahaslea bilakutako dela ziur aski. Hori zela eta, neskatoarengandik antxintxika ihesi nekusala zera otu zitzaidan behingoan, hots, zer nolako seme azkarra edo zuhurra nuen oldoztutakoan: ARINAGO, MARTIN, ZOAZ ARINAGO!!!!
Edonola era, baldin badago ihesi egiteko deabrutxo bat hori da nire Mikel maitia, iristekotan dagoena. Horrenbestez, kantu hau baino ez zait bururatu agur gisa edo: Banituen hainbat bertsio, besteak beste Sutagararrena edo Negu Gorriakena. Azkenean hautatu egin dut Ainhoa Artetak abesturikoa; ez dakit ba, agian oraingoan, ama eta umea kotxez etortzen ari direla honantz, lasai eta atseginagoa begitantzen zaidalako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario