viernes, 9 de agosto de 2013

ANIZTASUNA


Gogoeta txatxua betikoen modura. Ezta egia gure jaietan denok nahasten garenik. Jai anitzak dira bai, baina hiria agian inoiz baino banatuta dagoela nabarmentzen da. Esan nahi dut jaiek ezin hobeto erakusten dutela gure gizartearen giza banaketa zenbait arlotan edo ezaugarritan eta batez ere muturrekoei dagokienez. Badugu alde batetik Matxete Plazan bildu ohi den jendea, gehienbat euskaltzaleak edo, eta besteak beste ondo asko ezagun duzun hiriko abertzalegoa, gehienak gaztetandik lagun edo. Matxeteraino doazen asko eta askok euren euskaltasunaren aldarrikapenik egiteko edo euskararekiko konpromisua erakusteko joan ohi dira (txoznetan ordea adierazpen hori politikarekin elkarlotuagoa ei dago). Matxeten biltzen diren gehienek, batez ere egunero doazenek, euren burua hiriko gizarteaz aparte dakusate, gutxiengo baztertu bat bailitzan, gainera gutxiengo bereziago edo jatorrago bat, euren jai txokoa hiri osoa, herria, izatea gustatuko balitzaie bezalakoa ote da. Antzeko zerbait suertatzen zaio berdin-berdin zezenetan biltzen den eskuineko edo hiriko burges askori, bertara doazenek haiek ere apartekoak direla erakutsi bide dute nola edo hala, jende kuttunago, seriosago, finagoa eta askotan handiustekoagoak ere bai, euren burua hiriaren muinekotzat dutena, hau da, hiriaren jatorrizkoenak balira bezala hiria euren neurrira asmatzen baitute; burges txikikoa, atzerakoia, handiustekoa, espainiazale peto-petoa, kanpokoak, batik bat kantauri aldeko auzoak arroztzat baino etsaitzat hartzen dituztenak batez ere beraiek ordezkatzen duten gutxiengo baten gasteiztasun zeharo probintziano txatxu horrenak, hau, hiria kontrolpean dutenak betidanik. Muturrekoak dira, bai, ez dira sekula nahasten, elkar mesprezatzen dute, eta biek euren jai txokoa gogokoen duten hiriaren islada erakusten dute ia nahikabean, hiri zeharo euskalduna edo abertzalea ala betiko hiri txiki, atzerakoia, gaztelazalea eta batez ere fin-fina. Eta badago ere beste talde bat guztiz bitxia, jaien ustezko esentzien aldarrikatzaile sutsuena, hau da, jaien endekapena etengabe salatzen dutenak egungo jaiek aspaldiko lehentasun erlijiosoa galdu egin dutelako. Hauek dira hiriko agintariei jaietako elizkizun guztietara joateko agintzen dietenak, gainontzekoak sekula joan ohi ez garelako kexu ari direnak behartuta bagina bezala haiek ere gizartearen ikuspegi totalizadorea baitute, hiria antzina bezala izatea gogoko dute. Azkenok, aldiz, pena gehien ematen dutenak omen dira, ondo asko dakitelako hiria eta bere gizartea erabat aldatu direla haiek gogoan dutenaren aldean, ez dagoela modurik atzera bueltatzeko. Alabaina, azkenok ere badute kontsolamendu gisara euren burua hiriko bizi osokoa, garbiena, jatorrena dela sinestea. Gauzak horrela eta aldeak alde, badago gauzatxo bat hiru taldeok amankomun dutena, hirurok gaitzetsi ohi dute beraiek bezain jatorra, garbia edo konprometitua ez den oro, hau da, hiriaren gehiengoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...